Ziurtagiri eta labelak ohikoak dira ingurumenaren arloan eta horietariko batzuk, pribatuak zein publikoak, barne har ditzazkete berrerabilera eraikuntza materialak. Gure mugetatik kanpo, ziurtagiri ezberdinak ezagutzen ditugu: HQE™ (High Quality Environmental) frantsesa, BREEAM® (Building Research Establishment Environmental Assessment Method) ziurtagiri ingelesa edo LEED® (Leadership in Energy and Environmental Design) Estatu Batuarra dira ezagunenak. Label batzuen helburua, adibidez, izaera zirkularra kontutan hartzea edo karbono-aztarna murriztea izango da. Alde horretatik, berrerabilera aukera bereziki interesgarria da. Horrelako label bat lortzea, oro har borondatezkoa izaten da, eta eraikin edo material baten ezaugarriak, araudiak eskatzen dituen exijentzia minimoak baina hobeagoak direla erakusteko erabiltzen dira. Askotan, konfidantza eta errekonozimendu kontua izaten da, proiektu baten ikusgarritasuna areagotzeko aukera ematen duena. Kasu batzuetan gainera, labelek derrigorrezkoak bilakatu dira. Hori da 2016an aurkeztutako E+C- label esperimentalaren kasua. Etiketa hau 2020 Ingurumen Legediaren (RE2020) aurrikuspena zen, eta helburua BZA tresnak erabiliz, eraikin baten karbono-aztarna egiaztatzea da. Hemen azaldu genuen bezala, RE2020 araudiak, kalkulu-metodoa jasotzen du, non berrerabilera materialek karbono-aztarnaren kalkuluan duten inpaktua nulutzat jotzen den, eta ondorioz, irtenbide oso onuragarria da!
Ingurumen label gehienak ez dira berrerabilerara bakarrik aplikatzen, baina badira bereziki hau sustatzeko sortuak izan direnak. Frantziako CircoLab® labelak adibidez, Berrerabilera produktuen eta hauen baliokide berrien ingurumen inpaktua konparatzen ditu, eta maila ezberdinak kontutan hartzen dituen errendimendu ziurtagiria emateko sortua izan da. Lehenago, Ingalaterran Salvo erakundeak Truly Reclaimed labela atera zuen, FCRBE (Interreg NWE) europar proiektuari esker. Berrerabilera bultzatzeaz gain, honen helburua berrerabileratik benetan eratorritako materialak babestea da, kopietatik bereiziz. Honek ikusgarritasuna ematen dio berrerabilerari eta balioan jartzen du!
Duela gutxi, buztin egosiz egindako adreilu trinkoen berrerabileraz hitz egin dizuegu. Lehen aukera, adreiluak indibidualki berreskuratzea izaten den arren, ez da beti posible izaten mortero hondakinak kentzea, adreiluak berriz ere modu tradizionalean erabiltzeko. Materialen kalitatea edo aglomeratzaileen gehiegizko erresistentziak, adreiluen banakako berrerabilera ahalbidetzen ez duenean, lan egiteko modu berriak eta berrerabilera teknika berritzaileak asmatu behar dira. Elementu horiek proiektu berrietan txertatzeko modurik ohikoena adreiluz adreilu berrerabiltzea bada ere, beste bi modu aztertuko ditugu hemen.
Resource Rows brick modules being cut out, 2015-2019, Copenhagen (Denmark) – NREP + AG Group (client), Lendager Group (architecture) – photography by Rasmus Hjortshøj, COAST studio (courtesy of Lendager Group)
70. hamarkadaz geroztik, adreiluen berreskuratzea eta garbiketa zailtzen zuten mortero berriak azaldu ziren merkatuan, erresistenteagoak eta itsasgarriagoak. Arazo honi aurre egiteko, Lendager taldeak, Resource Rows (2020) Kopenhage (Danimarca) kokatutako etxebizitza proiektuan inplementatutako teknika alternatiboa imajinatu zuen. Honela, eraikinaren fatxada modulu prefabrikatuz konposatuta dago, mota, jatorri, apareju eta kolore ezberdinetako adreilu panelez osatua, eraispeneko horma zaharretatik moztuak. Mozketatik lortutako horma zati hauek, patchwork baten modura muntatzen dira estaldura gisa erabiltzeko. Lendager Group enpresak berrerabileraren inguruan egiten duen hausnarketa adreiluez haratago iristen da, proiektu berdinean zura eta hormigoizko habeak ere berrerabili baitziren. Taldeak berrerabileraren inguruan lan egiten jarraitzen du beste proiektu batzuen bitartez, Wasteland erakusketa adibidez.
Fuelle Roga, 2017, Asunción (Paraguay) – private owner – OMCM Escritorio de Arquitectura y Urbanismo, Matías Ortiz & María Paz Chamorro (conception) – photo courtesy of OMCM
Adreiluak berrerabiltzeko hirugarren modu bat, askotan hormigoizko modulu prefabrikatuz osatuta dauden eraikuntza berrien horma eta tabikeetan, hauen zati handiak ausaz integratzea da. Adreilua osorik ez dagoen arren, bere historiarekin lotu dezakegu. Obraratzearen zorizko aldeari buruz hitz egiterakoan, batzuetan opus incertum adierazpena erabiltzen da. Hala ere, erabilitako teknika modu zehatzago batean adierazteko, eta zehaztasunez esatea zaila den arren, hormigoi ziklopeoaz hitz egitea nahiago dugu. Erresistenteagoak diren zementuen erabilerari loturiko zailtasunez haratago, teknika honen bidez, beste adreilu-mota batzuk berrerabiltzea lortzen da. Besteak beste, adreilu barne-hutsak, osorik berrerabiltzea zaila baita. Eraispenetatik berreskuratutako adreilu zatiak integratzen dituen hormigoi ziklopeoa Paraguaiko hainbat proiektuetan ikusi berri dugu (honi buruz hitz egin genuen hemen eta hemen). Besteak beste, Gabinete de arquitectura bulegoaren hainbat proiektu (Centro de Rehabilitación Infantil de la Teletón, Quincho Tia Coral, Fundación TEXO, banco BASA), Fuelle Roga proiektua (OMCM Escritorio de Arquitectura y Urbanismo) goiko argazkian, Casa Ana (Mínimo Común Arquitectura) eta Casa Ilona (Grupo Culata Jovái). Baita Mexikon eraikitako Pabellón de Composta proiektua (Gabinete de arquitectura), edo Brasilen eraikitako Casa Angatuba (messina | rivas) eta Residência Rua Pombal (São Paulo Criação). Honi buruzko artikulua Archdaily-n ikus daiteke. Belgikan, Atelier d’Architecture Alain Richard bulegoak, terrakota adreilu agregatuekin egindako hormigoi moduluen prefabrikazioan lanean dihardu. Hauek, bulego eta tailer eraikin baten perimetro-horma osatzeko erabili ziren.
Berrerabilera eta birziklapenaren erdibidean, badago eskala txikiagoko zatiak erabiltzen dituen teknika historiko bat. Honi, opus signinum edo cocciopesto esaten zaio. Ezaugarri iragazgaitzak dituen morteroa, hainbat geruzatan ezarrita, ura, karea eta txikitutako adreilu edo buztinezko teilak nahastuta lortzen dena, eta gure gaur egungo terrazoarekin parekatu daitekeena (gai honi buruz Véronique Vassal-en argiltapenaJournal of Mosaic Research delakoan). Espezialistak, material hauek izendatzeko moduaz ados jartzen ez diren arren, terrakota adreilu hondakinak integratzen dituzten aplikazio modernoak ere existitzen direla azpimarratu nahi dugu (honi buruzko artikulua frantsesez Bobi réemploi web-orrian). Halaber, Atelier NA bulego frantsesak, hondakin berrerabiliekin egindako hormigoia burutzeko tailerrak eman zituzten. Ciguë bulego frantsesak ere, zentzu honetan ikertzen dihardu, zementua alde batera uzten duen igeltsuz egindako hormigoia lantzen. Beraien lana, Pavillon de l’Arsenal-en egindako erakusketa batean erakutsi zen eta hemen irakur daitekeen azterlana burutzeko aukera izan zuten. Anna Saint Pierre diseinatzaile eta ikertzailea, eraispenetako hainbat hondakinen integrazioa lantzen ari da, eta baita terrazoa sortzen ere (gai honen inguruko artikulua Metropolis aldizkarian). TFOB (They Feed Of Buildings) bulego alemaniarra, bide berekin lanean dabil Urban Terrazzo proiektuaren bitartez. Bestetik Apt bulego ingelesak, Mallorcan kokatzen den Huguet fabrikarekin kolaboratu du, adreilu puskak terrazoan integratzeko. Gogora ditzagun gainera, Assemble eta Granby Workshop taldeen esperimentuak, non hondakinak moldekatutako objektuetan gehitzen dituzten. Beste behin, zaila da lortutako material hauei izen zehatz bat ematea, granito, terrazo, mortero edo hormigoia, granulometria eta erabilitako teknikak ezberdinak baitira. Artikulu honi dagokionean, garrantzitsuena eraikuntza eta adreilu hondakinen arazoari irtenbide berriak bilatzen jarraitzea da.
“Man who is building a new trailer court scraping secondhand brick…”, 1940, United States – Farm Security Administration (Sponsor), R. Lee (Photographer) – from The New York Public Library (Public domain)
Adreiluak. Ladrillos. Briques. Bricks. Adreilua eraikuntza material arruntenetakoa da. Oraindik praktika hau oso zabaldua ez dagoen arren, buztin egosiz egindako adreilu trinkoen berrerabilera geroz eta ezagunagoa da herrialde batzuetan. Dagoeneko aipatu ditugu blog honetan zenbait proiektu, baina askoz gehiago dira. Hona hemen terrakotazko adreilu trinkoak berrerabiltzen dituzten eragileen errepasoa!
Lehenik eta behin, adreiluak banan-banan berrerabiltzeko stocka identifikatzen dugunean, beharrezkoa da mortero hondakinak eskuz edo mekanikoki garbitzea. Aurretik, REBRICK proiektu europarraren barruan garatu zen, Gamle Mursten enpresa daniarraren sistema mekaniko automatizatuari buruz hitz egin genuen. Aurrerakuntza tekniko honetaz gain, honezkero bere produktuentzat ingurumen adierazpena duen adreilu berrerabilien hornitzaileak, CE marka lortzeko prozedura jarri du martxan merkatu daniarrean ohikoak diren adreiluentzat. CE marka eta adreiluen ezaugarriak modu egokian ezartzea, gaur egungo proiektuetan material hauen integrazioa errazteko modua izan daiteke.
Gamle Mursten enpresak banatutako adreiluak hainbat proiektutan erabili dira, Wienberg Architects bulegoak diseinatutako etxe baten hormetan adibidez. Eskala handiago batean, ospitale zahar batetik berreskuratutako 400 000 adreilu, enpresa berberak garbitu ostean, Aarhus hiriko (Danimarka) Frederiksbjerg eskolan berrerabili ziren (Henning Larsen Architects). Arkitekto berberek prozesu berdina errepikatu zuten beste hainbat bizitegi-proiektuetan, besteak beste Kopenhagen kokatutako Jacobsen Hus y Havnebryggen. Proiektu hauetan hornitzaileen garrantzia funtsezkoa da. Hau honela, lerro hauek idazten ari garen momentuan, Opalis web-orriak, adreilu berrerabilietan espezializatutako 70 hornitzaile baino gehiago identifikatzen ditu. Salvo web-orriak berriz, Erresuma Batuan bigarren eskuko, batez ere terrakotazko adreiluak eskaintzen dituzten 300 iragarki baino gehiago. Hauetariko hornitzaile batzuk, luzetara moztutako adreilu berrerabiliekin egindako ageriko plakak eskaintzen dituzte. Hala eta guztiz ere, hemen adreilu trinkoen berrerabilera kasuei buruz hitz egingo dugu soilik.
Opalis web-orriak ere, adreilu berrerabiliak erabiltzen dituzten Belgikako hainbat proiektu biltzen ditu. Kasu gehienetan, estaldura material gisa erabiltzen dira. Horien artean, eraldaketa eta birgaitze proiektuez gain, Auderghem auzoan kokatzen den Vignette etxea (Karbon’ architecture & urbanisme) aipatu behar dugu, berrerabilitako 3000 adreilurekin eta fatxadan adreilu saretarekin, Lo-Reninge-go udaletxea (noAarchitecten), 205 m² adreilu berrerabiliekin, eta Mariakerke (Raamwerk eta Van Gelder Tilleman architecten) etxe-tailerra. Dagoeneko aipatu ditugu hemen beste hainbat proiektu, tartean Chiro de Itterbeek (Rotor), Folklorearen museoa Mouscron hirian (V+ eta Simon Boudvin) edo dnA etxea (BLAF architecten). Azken honetan, adreiluak karga-hormatan berrerabili ziren (goiko argazkian ikus daiteke). Gainera, Belgikako Adreiluaren Federazioaren argitalpenean agertzen diren beste hainbat proiektu gehitu ditzakegu. Laeken auzoan kokatzen den Vandergoten etxebizitza proiektuan (R²D² Architecture) adibidez, biltegi zahar batetik berreskuratutako 2000m² adreilu berrerabili ziren.
Europako beste herrialde batzuk ere garrantzia hartzen ari dira adreiluen berrerabilerari dagokionean. Erresuma Batuan adibidez, Londresen kokatzen diren Step House (Bureau de Change) eta Love Walk House (Vine Architecture Studio) proiektuak aurki ditzakegu. Bi eraikin hauen handitzea burutzeko, adreiluak tokian bertan berrerabili ziren. Bigarren eskuko adreiluak ere Gretton herrian dagoen The Parchment Works (Will Gamble Architects) proiektuan edo Londresko Lexi Cinema-ren (RISE Design Studio) handitzean erabili ziren. Alemanian Ravensburg hiriko Kunstmuseum museoan (Lederer Ragnarsdóttir Oei), antzinako monasterio batetik berreskuratutako adreiluen berrerabilera interesgarria burutu zen, proiektuaren fatxadan eta museoaren estalkia osatzen duten gangetan (honi buruzko artikulua eskuragarri Arquitectura Viva aldizkarian). Polonian, Poznań hirian, aletegi zahar baten adreiluak berrerabili ziren Wrzeszcz Architekci bulegoak diseinatutako etxe baten fatxada osatzeko (artikulua ikusgarri Archdaily web-orrian).
Aurreko hauek, Europan burutako proiektuen adibideak dira, buztin egosiz egindako adreilu trinkoen stock-a nahiko handia den herrialdeetan. Hauetaz gain, Paraguaien, non adreilua material tradizionala den, kokatzen diren adreiluen berrerabilera adibideez hitz egin genuen (hemen eta hemen). Besteak beste, Yvapovo proiektua (Laboratorio de Arquitectura), Casa Esmeraldina edo Centro de Rehabilitación Infantil de la Teletón delakoa (Gabinete de arquitectura), Casa Ana (Mínimo Común Arquitectura), Casa Ilona eta Wf etxebizitza (Grupo Culata Jovái), Cerro Corá 2373 proiektua (Grupo Culata Jovái eta Arquitectava) edo Casa/Taller Las Mercedes (Lukas Fúster). Proiektu hauei Brasilen eraikitako Capela Ingá-mirim (messina | rivas) gehitu behar diogu.
Adreilu berrerabiliei buruzko informazio gehiago argitaratu da Rotor-en eskutik FCRBE proiektu europarraren barruan. Material hauei buruzko fitxa hemen jaitsi daiteke. Informazio osagarria Opalis web-orrian bertan. The Brick Development Association delakoak adreiluen balio-bizitzaren amaierari buruzko argitalpena ikus daiteke hemen. Baita Adreiluaren Federazio Belgiarraren argitalpena ere.
CHARM (Circular Housing Asset Renovation & Management) proiektu europarraren (Interreg North-West Europe) helburu nagusietako bat etxebizitza sozialen kudeaketan, eraberritzean eta eraikuntzan, materialen berrerabilera optimizatzea da. Izan ere, proiektuak gaur egun eraikuntza eta eraispen hondakinen (EEH) birziklapena hobetzeko joeratik urrundu nahi du, askotan downcycling (infrarreciclaje) batera eramaten duena. Hemen, beraz, eraikuntzako materialak ahalik eta hobekien berrerabiltzea dago jokoan. Erakustaldiaz gain, CHARM proiektuaren beste helburua, bazkide eta sektore guztiak ikuspuntu berritzailea integratzea da. Proiektu honek, etxebizitza sozialeko erakundeak eta etxebizitzaren eta ikerketaren inguruko beste eragileak TU Delft (Delft University of Technology) unibertatsitatearen inguruan biltzen ditu. Guztira, erakunde bazkide hauen lanari esker, downcycling-etik 40.000 tona material salba daitezkeela iragarri dute!
CHARM proiektuak, beste proiektu europarren, FCRBE edo BAMB, helburu antzekoak ditu. Haiekin elkarlanean aritzen den arren, etxebizitza sozialari aplikatutako ekonomia zirkularra du ardatz. Honela, etxebizitza sozialeko erakundeen elkarlanari esker, lau herrialde ezberdinetan garatu diren proiektu pilotuetan, material berrerabilien zirkulazioa ahalbidetzen duten estrategia zehatzak ezarri dituzte. Zuzentarauak emateak eta truke-plataformak ezartzeak, estrategiak garatzen lagundu behar dute. Hauek, eraberritze edo eraikuntza berrian, bai in situ edo ex situ burututako berrerabileran eta baita berrerabilera helburu duen diseinu zein eraikuntzen kasuan ere aplikatu daitezke.
Honela, Ingalaterran, GreenSquareAccordekimenak, zurezko etxebizitzak eraiki zituen, hauen muntaia, desmuntaia, birmuntak eta etxebizitzen osagaien berrerabilera sustatzeko helburuarekin. Frantzian, Paris Habitatproiektuak aurretik garatutako proiektu pilotuetako esperientzia erabiliko du, hainbat eraberritze lan burutzeko (Ville de Paris eta Backacia-rekin lankidetzan), beraien berrerabilera bolumena bikoiztu eta materialen truke plataforma bat eratzeko. Material berrerabilien erabileran kontzientziatzeko helburuarekin, Woonbedrijfproiektu herbeheretarrak, etorkizuneko maizterrak eta auzoteria, etorkizuneko dekonstrukzioa ahalbidetzeko diseinatutako eraikuntza berrien sortze-prozesuan sartu ditu. Azkenik, Belgikan, Zonnige Kempen proiektuak (Rotor-ek lagunduta), bilketa eta berrerabilera in situ integratzen dituen eraberritzea eta materialen trukerako plataforma baten sorrera garatu ditu. Era berean, dekonstrukziotik datozen materialen berreskuratze-tasa eta eraispen bidez egindako antzeko proiektu batena alderatuko ditu.
Hemen, proiektu pilotu ezberdinen deskribapen zehatzagoa aurki daiteke.
Porto Marghera workshop with salvaged wood, 2013, Venice – Iuav (client), TYIN tegnestue (architecture), students from Iuav (build by) – photo courtesy of TYIN tegnestue
Lehenago artikulu honetan aipatutako BRIC eta MØDÜLL proiektu belgikarrak, berrerabilera eta formakuntza uztartzen dituzte, eta bereziki eraikuntzarekin erlazionatutako ofizio teknikoetako ikasleei zuzenduda daude. Beste proiektu batzuk berriz, arte eta arkitektura eskoletako ikasleei bideratuta daude. Jarraian, berrerabilerarekin esperimentatzeko forma antzekoa duten proiektu ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu:
Brighton Waste House, %85ean eraikuntzako hondakinez osatutako eraikina da, University of Brighton-ren (Erresuma Batua) eremuan kokatua, ikasleek egunero erabiltzen dute. Guztira, arkitektura, diseinu eta eraikuntzako 300 ikaslek parte hartu zuten eraikuntzan, 2013 eta 2014 artean, besteak beste, Duncan Baker-Brown arkitektoaren zuzendaritzapean. Azken honek, FCRBE proiektuaren barnean garatu zen School of Re-construction zelakoan parte hartu zuen aurretik eta “The Re-Use Atlas: A Designer’s Guide Towards a Circular Economy” liburuaren egilea da.
Rural Studio, School of Architecture, Planning and Landscape Architecture of Auburn University (Alabama, EE. UU.) unibertsitatearen sortze-gauzatze programa bat da. Helburua, ikasleak arkitektura proiektuen testuinguru sozialaren inguruan sentsibilizatzea, eta aldi berean, kolektibo zaurgarrientzako eraikinak egitea da. Mila ikasle inguruk 200 proiektu ezberdinetan parte hartu dute, tokiko material merkeei lekua eginez, horietariko asko berrerabiliak.
RAKEerakusketa espazioa (RAKE Visningsrom), 2011ean, Trondheim, Oslo eta Bergen-ko arkitektura eskolako ikasleek eta ikasleentzat egindako tailer baten emaitza da. 2014ean, pabilioia tokiz aldatu zen, materialen berrerabilera agerian jarriz. Fatxadaren kanpoko azala osatzeko, leiho berrerabiliak erabili ziren. Proiektu honen inguruko artikulua ArchDaily web-orrian irakur daiteke.
TYIN Tegnestue bulegoko arkitektoak, aurretik RAKE erakusketa espazioaren eraikuntza prozesuan parte hartu zutenak, ikasle askorekin lan egiteko ohitura zuten haien proiektuetan, tokiko materialak eta material berrerabiliak integratuz. Halaber, proiektuetariko asko bertako komunitateekin kolaborazio estuan garatu ziren, Asian batez ere, baina baita Europan ere. Porto Marghera proiektua adibidez, 2013an Venezian, Iuav-ko (Veneziako unibertsitatea) ikasleen laguntzarekin burutu zen. Proiektua, aurreko urteko Arkitektura Bienaleko Kanadaren pabilioitik ateratako zurarekin eraikitako egitura multzoa zen. 2013an Lista-n (Norvegia), Tecnológico de Monterrey-ko, Puebla (México) eta NTNU-ko (Norges teknisk-naturvitenskapelige universitet, Norvegia) ikasleek guztiz itzulgarria zen zurezko pabilioi (Lyset paa Lista) baten garapenean parte hartu zuten.
Santiago Cirugeda arkitekto sevillarrak, Recetas Urbanas arkitektura bulegoaren bitartez, autoeraikuntza, autogestioa eta esperimentazioa sustatzen ditu herritarren partaidetza eta jabetze logika jarraituz. Bere gai gustokoenetako bat materialen berrerabilera da eta bere proiektuetan ikasle ugarik parte hartu dute. Honela, 2004ean, material berrerabiliak erabiliz eta Granadako unibertsitateko ikasleen laguntzarekin, Aula Abierta espazioa eraiki zen. Geroago, 2012an desmuntatua eta Sevillan berreraikia izan zen. 2016an, Madrilgo Diseinuko Goi Eskolaren handitzea inauguratu zen, ikasleen lanari esker ikasle eta irakasleentzat pentsatua. La Escuela Crece proiektua eraikitzeko erabilitako materialen %85a berrerabilia da.
Frantzian, duela 15 urte sortutako Bellastock festibalak, urtero 1:1 eskalan egindako hiri iragankor baten sortzea proposatzen die arte eta arkitektura eskoletako ikasleei. Festibala, izen bereko arkitektura kooperatibak sortu zuen. Esperimentuak, besteak beste, materialen berrerabilerarekin lotura dute. Festibala atzerrian ere garatu zen, Madrilera iritsi zen, 2012an, 2013an eta 2014. urtean, Madstock taldearen gidaritzapean.
Frantzian, Pôle 21 hezkuntza-proiektuaren eta ENSA (École Nationale Supérieure d’Architecture) Marseillako bere irakaskuntzaren esparruan, Marc Huygen, “La poubelle et l’architecte – Vers le réemploi des matériaux” liburuaren egilea eta 2009an abian jarri zen berrerabilerarako sare europarraren bultzatzaileetako bat, material jasangarri edo berrerabiliak erabiltzen dituzten esperimentuetan parte hartu zuen. ENSA Marseille eta UGA (Université Grenoble Alpes) Grenoble-ko, eta geroago ENSA Grenoble-ko ikasleak materialen bilketan eta autoeraikuntzan jardun ziren Barjols herrian, eta duela gutxi, Correns eta Eurre herrietan. Informazio gehiago lortzeko, Plaine page edizioek argituratutako “Pôle 21 – 2 ans de réemploi à Barjols” obra kolektiboa edo UGA-ren web-orrian ikus daitekeen artikulua kontsulta daitezke. Lehendik, 2010tik 2012ra, logika berdina jarraituz, Jean-Marc Huygen-k hainbat ikaslek lagunduta, antzinako tabako fabrika batean burutu ziren esperimentuetan parte hartu zuen, Friche la Belle de Mai (Marseilla). Honi buruzko informazio gehiago aurki daiteke web-orri honetan.
Arkitektura eta ingeniaritzako ikasleentzat eraikuntzan berrerabileraren hastapen gisa, NA architecture (Francia) agentziak ikuskatuta, bizikletentzako aterpeen bi propotipo burutu eta aurkeztu ziren Grenoblen.
Cyrille Hanappe (AIR Architectures eta Actes et Cités) arkitekto frantsesak, ENSA Paris-Belleville eta ENSA Bretagne eskoletan burutzen duen irakaskuntzaren barruan, ikasleak, egoera larrian dauden biztanleekin lan egitera eramaten ditu, berrerabileraz baliatuz. Besteak beste, txabola auzo batean bizi ziren biztanleentzako, sukalde kolektibo (ate eta leihoen berrerabilera), harraska eta komunitate-areto baten (zurezko mudantza-kaxa, kartel eta leihoen berrerabilera) diseinuan parte hartu zuten.
Berrerabilerarekin zerikusia duten esperimentuak burutzen dituen Atelier Na (Francia) bulegoak, udako eskola, mintegi edo partaidetza-obretan parte hartu zuten, eta Estrasburgo-ko (Francia) Institut National des Sciences Appliquées (INSA) eskolako ikasleekin batera, material berrerabiliekin eraikitako bi modulu gauzatu zituzten.
Raumlaborberlin (Alemania) arkitekto kolektiboak, hondakin kontsideratzen diren materialekin egindako partaidetza proiektuetan espezializatua, 2011an, Officina Roma eraikitzeko tailer bat antolatu zuten. Villa iragankor honen eraikuntzan Italia osoko ikasleek parte hartu zuten, eta besteak beste, botila, auto-ate eta gasolina bidoiez osatuta dago. Proiektua, MAXXI (Museo nazionale delle arti del XXI secolo) museoak proposatuta “Re-Cycle: Strategies for Architecture, City and Planet” erakusketaren esparruan egin zen 2012an Erroman. 2018an, Berlinen, kolektiboak hainbat ikaslerekin batera Floating University eraiki zuen, gaur egun elkarte den, ikasketa eta ikerketa gunea. Officina Roma-ren inguruan, artikulu hau ikus daiteke Designboom web-orrian. Floating University proiektuari buruz, ArchDaily atariko beste artikulu hau.
2019an Heilbronn (Alemania) hirian egindako German National Garden Show (BUGA) ekimenaren esparruan, Karlsruher Institut für Technologie (KIT) zentruko ikasleek irakasleekin batera Mehr.WERT.Garten (Added.VALUE.Garden) eta Mehr.WERT.Pavilion lorategi eta pabilioiaren sorkuntzan parte hartu zuten. Pabilioia eta honen ingurunea material berrerabiliz eta birziklatuz osatuta daude nagusiki, egitura osatzen zuen metal berrerabilia edo fatxada inguratzailea eraikitzeko beira adibidez.
2022an Aalborg (Dinamarka) hirian, bosgarren International Conference on Structures and Architecture konferentziaren barruan burututako Ephemeral Permanence 1:1 tailerrak, unibertsitate ezberdinetako ikasleei eraikuntza zirkularrarekin esperimentatzea ahalbidetu zien. Experimentu honen osagaiak, materialen berrerabilera (zutabe metalikoak, zurezko habeak eta panelak, hormigoi blokeak, adreiluak, teilak) eta guztiz desmuntagarria zen pabilioi txiki baten diseinua (muntaiareko baraila metalikoen eta soka elastikoen erabilera) izan ziren. Proiektuaren ikuskatzaileak ere hainbat unibertsitatetik etorriak ziren (Aalborg University, ETH Zürich eta University of Antwerp). Hona hemen gai honen inguruan ArchDaily argitaratutako artikulua.
Berrerabilera erakusketa ezberdinen jomuga izan da azken urteetan, bai gai honen inguruko erakustaldietan zein ingurumen, gizarte eta ekonomi krisi kontextuan garaturiko eraikitze modu berriei buruzkoetan ere.
Ezagunenetakoa Frantzian burututako Matière grise erakusketa da, 2014a geroztik martxan dena. Pavillon de l’Arsenal zentruak babestua, Encore Heureux taldeko arkitektoak izan dira erakusketaren komisarioak. Erakusketak materia gris gehiago eta lehengai gutxiago erabiltzeko gonbitea zabaltzen du. Horretarako munduan zehar garatutako hirurogeita hamabost berrerabilera proiektu aurkezten dira, praktika honen ahalmena azpimarratzeko. Erakusketa ibiltaria da orain eta Frantziako eta atzerriko hainbat leku bisitatu zituen. Besteak beste Bartzelona eta Madrilgo arkitektoen elkargoak (COAM) 2017an edo Angelu hiria 2019an.
Bruselan 2019an La Loge espazioan garatutako Rotor belgiarren Life under a Cherry Tree erakusketak dekonstruzioetatik ateratako materialak eta berrerabileraren inguruko hausnarketa aurkeztu zituen. Erakusketa hau aurretik egindako beste hainbaten jarraian egin zen : Deconstruction (Lieja 2015), arc en rêve centre d’architecture-k aurkeztutako constellation.s erakusketaren barruan burututako Deconstuction (Bordele 2016), lauza zeramikoei buruzko Ceramic tiles (Hasselt 2017), Behind the Green Door arkitektura jasangarriaren inguruko erakusketa (Oslo Architecture Triennale 2013) edo Usus/usures materialen higadurari buruzkoa pabilioi belgiarreko protagonista izan zena (Biennale di Venezia 2010).
Lendager Group enpresa daniarrak Wasteland erakusketa aurkeztu zuen Danish Architecture Centre delakoan 2017an (honi buruzko artikulua irakurgarri Archdaily arkitekturari buruzko aldizkari digitalean).
Assemble ingelesen lana Vienako Architekturzentrum (Az W) entitateak antolatutako How we build erakusketan aurkeztu zen 2017an. Basilea hiriko Mussée Suisse d’Architecture-k (S AM) Baüburo in situ suitzarren lana Transform erakusketaren barruan aurkeztu zuen 2018an eta duela gutxi Graz hiriko Haus Der Architektur (HDA) zentroan egindako erakusketa baten parte izan da, Material Loops deiturikoa. Bertan berrerabilera materialen inguruko lan praktiko eta teorikoak bildu dituzte. Tartean proiektu alemaniar, austriar eta herbeheretarrak, Superuse Studio kolektiboarenak kasu.
Matière Grise erakusketa liburu batean bildu zen, Pavillon de l’Arsenal-ek berrargitaratua izan dena, hemen eskuragarri.
Artikuluaren lehenengo zatian aipatutako hormigoizko artisau-lauzaduraren esperientziaz gain, Assemble-k mota honetako beste hainbat garatu ditu. Liverpool-en Granby Workshop, zeramika fabrikatzen duen lantegiaren barnean, kolektiboak makina bat esperimentazio burutu ditu bertako artista, artisau eta auzoko biztanleekin elkarlanean. Enpresa sozial honek eskuz lantzen diren produktuei buruzko ikastaroak ematen ditu eta enplegua eta sorkuntza bultzatzen ditu. Assemble-rekin batera Granby Four Streets auzoaren birgaitze komunitate-proiektuaren parte dira. Auzoa biziki suntsitua izan zen bertan burutu ziren eraispenen ondorioz eta gaur egun viktoriar garaiko etxez osatutako lau kale soilik geratzen dira. Proiektua biztanleek garatzen dute Granby Four Streets CLT, Community Land Trust-aren bidez, eta beraien helburua utzitako etxeak berreskuratzea da. Kontextu honetan, Assemble-k, bi etxeren eraldaketa lanetan parte hartu du hauek lorategi estalietan bilakatuz (Granby Winter Garden), hainbat etxeren berrikuntzan lan egin dute (10 Houses on Cairns Street), eta aipatu bezala Granby Workshop lantegia sortu dute.
Graby Workshop-ak burututako lehen produktuak berritutako etxeentzako fabrikatu zituzten: bainugeletarako lauzadura, ateentzako kirtenak, tximinietarako estaldurak… Beste batzuk aldiz, salgai jarri zituzten lantegiaren web-orrian, eta lortutako irabaziak berreraikitze lanetarako erabiliko ziren. Birziklatze eta berrerabiltze prozesuen artean kokatzen ziren lan hauetan erabilitako materialak bertakoak dira, gehienetan utzitako etxeetatik ateratakoak. Adreilu, arbel edo harri zatiak hare eta zementuarekin moldekatzen ziren ondoren leundu eta objektu berrietan eraldatzeko. Adreiluak eta zur zatiak oihaletarako motibo sorkuntzan erabili ziren.
Esperimentazio hauen ostean, 2018an, Assemble eta Granby Workshop-ak Veniziako 16. Arkitektura Bienalerako pabilio zentralaren lauzadura garatu zuten. Milaka artisau lauzez osatutako instalazioa The Factory Floor izenpean aurkeztu zen. Lauza hauen fabrikazio prozesua encaustic clay tiles deituriko teknika tradizioanala jarraitzen du. Buztinezko lauzak ez dira esmalteztatzen eta gainazalean ikusten diren kolore eta motiboak masan eratzen dira, kolore ezberdinetako buztin zatiak presio altuko molde batean nahastuz. Prozedura honen bidez erresistentzia paregabeko lauzak sortzen zituen, horman zein lurrean, barruan zein kanpoan erabilgarriak zirenak. Muturreko erresistentziak lauzen desmuntaketa eta berrerabilera errazten zituen, Bienalaren amaieran gertatu bezala. Lauzak desmuntatu eta berrerabiliak izan ziren, berriz ere Venezian, lorategi publiko batean (Laguna Viva).
Assemblek objektu eta materialen artisau-fabrikazioaren inguruan erakusten duen interesa hainbat proiektu eta erakusketetan ikus daiteke. BBC-k emandako irrati-dokumentalaren (The Sympathy of Things), tituluari erreferentzian, kolektiboak erakusten duen “gauzekiko begikotasuna”, lanarekiko, ondare sozial eta kulturalarekiko atxikimendua izango dira akaso, erabil eta botatzearen sorgin-gurpiletik aterako gaituen jarrera, kontserbazioa eta berrerabilera bultzatuz!
Assemble, artea, diseinua eta arkitektura lantzen dituen kolektibo ingelesak, ez du derrigorrez berrerabilera bere kezka nagusi gisa ulertzen. Hala ere, ikerketa, auto-eraikuntza, formakuntza nahiz artisau teknika eta tradizionalekin batera, praktika sozial, kooperatibo eta demokratikoaren eskura jartzen duen tresna garrantzitsua da.
2010an kolektiboa sortu zuten, lehen proiektua garatzeko, eta hasieratik eraikinen berrerabileraren inguruko interesa erakutsi zuten. The Cineroleumproiektuak, zaharkituta geratu zen Londresko gasolina-zerbitzugune batean kokatzen da eta Erresuma Batuan azpiegitura hauek duten xedearen inguruko hausnarketa da. Lekua zinema iragankor batean bilakatzen zuten, eszenatoki-oihal baten gisa igo eta jeisten zen mintz batez inguratutako prototipo esperimentala da. Bertan hainbat material berrerabili ziren: eskolako formica mahai eta aulkiak, eserleku tolesgarriak egiteko aldamio oholak… Hainbat bolondresek proiektuaren garapen prozesuan zehar idatzitako gida praktikoen laguntzarekin eraikia, The Cineroleum lekuaren eraldaketa lortu duen, zinemaren zein esperimentazio prozesuaren sozializazioaren ospakizuna da.
Assemble-k berrerabilera integratzen zuten izaera sozial eta kultural handiko beste proiektu batzuk garatuko zituen, horietariko asko iragankorrak. Honen adibide da Londresen burututako OTO Project Space, Cafe OTO musika aretoari loturiko erabilera anitzeko aretoa. Utzitako lursail batean kokatzen zen eta eraikuntza lekuan bertan aurkitutako obra-hondakinekin osatuta dago, eraispetako txintxorrak lehengai gisa erabiliz. Boluntarioek lurra eta txintxorrak zakuetan konprimitu zituzten, ondoren harlangaitza balitz bezala bata-bestearen gainean pilatuz eraikuntza-elementu berriak sortzeko. Estaldurak, hau ere obra-hondakinez egina, eta zurezko estalkiak eraikuntza osatzen dute. Birziklapenetik berrerabileratik baino gertuago dagoen arren, bertako materialak erabiltzeko gogoa eta hondakin kopurua gutxitzeko borondatea erakusten zuen, aldi berean, buztinezko adreiluak fabrikatzeko tradizio ingelesa berrikusiz.
Proiektu hauek duten beste ezaugarrietako bat, osatzen dituzten elementuen birbanaketa da. Kasu gehienetan muntaketa teknikek geroagoko berrerabilera ahalbidetzen dute. Folly for a Flyover proiektuaren fatxada osatzen zuten zurezko blokeen kasuan adibidez, lehen mailako eskola bateko joko-eremu eta landaketa zona berriak sortzeko berrerabiliak izan ziren. Yardhouse proiektuaren kasuan bestetik, geroko desmuntaketa diseinutik integraturik zegoen. Assemble-k Sugarhouse Studios proiektu-multzoaren barnean eraikia, London Legacy Development Corporation-rekin elkarlanean garatutako esperientzia arkitektoniko eta hirigintza jardunketa iragankorra zen. Yardhouse eraikinak espazio komun baten inguruan antolatzen ziren tailerrak biltzen zituen. Panel isolatzailez estalitako zurezko egitura zuen eraikinaren fatxada nagusia, tokian bertan eskuz egindako hormigoizko kolorezko lauzaz estalirik dago. Eraikina desmuntatu egin zen Sugarhouse Studios ekimenaren kokapen berrian (Sugarhouse Studios Bermondsey) berreraikitzeko. Materialen aukeraketak zein obraratzeak, kosteen gutxitzea eta etorkizuneko berrerabilera ahalbidetu zuten. Yardhouse eraikina berreraikitzearen zai dago oraindik.
Praktika ezberdinetatik abiatzen diren esperimentazioen bidez, berrerabileraren profesionalizazioa bultzatzen ez duen arren, Assemble-k ez du brikolajearen estetizazio amorratua egiten. Berrerabilpena soilik haien baloreekin bat datozen helburuak lortzeko erabiltzen du.