Europako House Europe! herritarren ekimenak, hainbat eragile eta erakunderen laguntzarekin, eraikinen berrikuntza lehenetsi nahi du, eraispenak ohikoena izateari utz diezaion, aztarna ekologiko ikaragarria duen sektore batean. Atzetik, ingurumen argudioak daude, baina baita sozialak, ekonomikoak eta kulturalak ere. Kanpaina hori gure helburu klimatiko batzuk lortzen ahalegintzen bada ere, etxebizitza eskuragarriak sortzea da beste helburuetako bat.
Berrerabilera berrikuntzaren logikaren ezinbesteko tresna bihurtzen da: eraikinak eta egiturak berrerabiltzea, eta baita materialak ere. Horretarako, hainbat proposamen egiten dira, hala nola, berritzeko eta berrerabiltzeko pizgarri fiskalak ezartzea (BEZaren salbuespena), eraikinen potentziala ebaluatzeko Europako arauak ezartzea, bizi-zikloa aztertzeko tresnak erabiltzea (BZA) edo horrelako proiektuetara egokitutako finantzaketa.
Europako Batzordeak ekimen hori aintzat hartu eta legedi berri bat proposa dezan, gutxienez milioi bat sinadura bildu behar ditu 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen; zoritxarrez, oraindik ere urrun gaude helburu hori lortzetik.
Azken hamarkadetan, nabarmen hazi da estatu espainiarreko arkitektura eskolatan emakume ikasle kopurua: laurogeigarren hamarkadan %15 ziren, eta gaur egun %50 baino gehiago. Hala ere, ikasle kopuruaren handitzeak ez du oraindik esan nahi, arkitekto emakumeen egoera profesionala hobetu denik. Euskadiren kasu zehatzean, Veronica Benedet arkitektoak agerian uzten du, 2020an Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) finantziazioari esker burututako “Arquitectas (In)visibles en Euskadi” ikerketan. Lan honek erakusten duenez,“Euskadiko emakume arkitektoek magnitude ezberdineko zailtasunak jasaten dituzte arkitekturaren ia esparru guztietan, bai irakaskuntza eta ikerketa eremuetan, lanbidearen praktika librean zein lidergo postuetan eta, bereziki, beraien ekarpenen gizarte-onarpenean”. Honen adierazgarri da arkitektura eskolen ikasketa-plana, zeinak gaur egun oraindik, jenio eta egile indibidualaren ideia duen ardatz nagusi. Gainera, emakume arkitektoek historian zehar egindako ekarpena eta ondarea alde batera uzten ditu, eta ikasleak emakumezko erreferentziarik gabe geratzen dira. Ikasketa-planak, obra berriari zuzendutako ikasgai formalekiko zaletasuna erakusten jarraitzen du, birgaitze edo zaharberritzearen aurretik, eta arkitekturaren dimentsio soziala ahaztuz.
Ikasketak amaitu ostean, emakumeek lan-mundu maskulinizatu batera moldatzeko eta honekin bat egiteko beharra izanten dute. Lan-esparruan gizonezkoek, gaur egun oraindik, segurtasun eta profesionaltasun handiagoa inspiratzen diote bezeroari, zeinak askotan dudan jartzen duen arkitekto emakumeen ahalmena eta autoritatea. Bestalde, emakume askok pairatzen duten lan-diskiminazio eta prekarietateaz gain, eskola garaian ikasitako eta barneratutako lanbidearekiko erabateko dedikazioak, gehienek lanbidea partzialki edo guztiz uztea eragiten du, bateraezina baita gaur egun oraindik emakumeek betetzen dituzten etxeko lan eta zaintzarekin (ikerketan elkarrizketatutako emakumeen erdiek bakarrik betetzen dituzte etxeko lanak). Honela, emakumeak pixkanaka desagertu egiten dira lan-esparruetatik. Arkitektura eta ingeniaritza zerbitzuetako zein Euskadiko arkitektura elkargoetako kide diren emakumeen ehunekoa, %30 ingurukoa da. Donostiako DAGET-an adibidez, irakasle eta ikertzaileen %24a baino ez dira emakumeak. Saritutako eta argitaratutako emakumeen ehunekoa are txikiagoa da. Veronica Benedet-en ikerketa Euskadin ardaztuta dagoen arren, egoera hau beste leku askotan errepikatzen da. Esanguratsua da adibidez, Denise Scott Brown arkitekto eta hirigileak aitortua izateko egin zuen borroka (El Pais-en honen inguruan argitaratutako artikulua ikusgarri hemen). Baita Bauhaus eskolako edo Espainiako emakume arkitekta aitzindarien ikustezintasuna (gai hauen inguruan El Pais egunkariak argitaratutako artikuluak hemen eta hemen).
Egoera honek, emakume asko arkitektura eta eraikuntzarekin zerikusia duten lan-alternatibak bilatzera bultzatzen ditu. Arkitekto emakumeen ekarpena eta genero-ikuspegia kontutan hartuko dituzten lan-jarduerak eta ingurumen, gizarte, kultura dimentsioa eta talde lanerako joera dutenak. Besteak beste, hirigintza inklusiboa, birgaitzea, zaharberritzea edo berrerabilera bezalako praktikek joera androzentrikoak hausten lagun dezakete, arkitektura inklusiboari lekua eginez. Berrerabileraren sektorea, bere ahalmen eraldatzaileaz ohartzea espero dugu!
Interior view of the Saint-Landry church, demolished in 1829 – unknown author – Musée Carnavalet, Histoire de Paris (Public domain)
XIX. mendean,
Victor Hugo idazlea ondare arkitektonikoaren eta erdi-aroko arkitekturaren
defendatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Adibide garbiena orokorrean
katedral gotikoen inguruan egin zuen defentsa izan zen eta bereziki Pariseko
Notre-Dame katedralarena. Note sur la destruction des monuments en France
(1825) eta Guerre aux démolisseurs (1832) idatzietan, egileak eraikuntza
hauen suntsiketaren arduradunak ziren “espekulatzaile kaldarren” kontra egin
zuen, eraikin baten edertasuna guztiona zela argudiatuz eta ondarea babestuko
zuen lege bat eskatu zuen.
Bi testu hauetan
orduan burututako suntsiketen zerrenda luzea aipatzen da, tartean Saint Landry
elizarena. Honetaz gain, hainbatetan suntsiketa hauetatik ateratako materialen
salmenta eta berrerabilpena kritikatzen ditu. Victor Hugok ohartarazi zuenez,
harginak behar dituen materialak hondakin zoragarri hauetatik ateratzen ditu
eta jabearen jarrerarekin haserre agertu zen. Monumentua mirestu beharrean,
harri harrobi bat besterik ikusten ez zuela esanez eta Partenoia harriaren prezioan
salduko zukeela gaineratu zuen. Harginaren kasua ezberdina zen idazlearentzat, elizaren
eraispenean parte hartzen zuen arren, elementu batzuk berrerabili zituelako
etxetxo miresgarri bat eraikitzeko.
Ondarearen
babesarekin lotutako materialen berrerabilpenaren testuingurua oso zehatza den
arren, heldu beharreko zailtasun eta kontraesanak nabarmentzen ditu. Nola
sustatu daiteke elementu eta eraikinen berrerabilpena errespetuz? Nola saihestu
daiteke espekulazioa berrerabilpenaren arloan? Nola ekidin daiteke berrerabilpena
aitzakiatzat soilik hartuz eraikinaren eraispena?
“Guerre aux démolisseurs” idatziaren bertsio frantsesa eskuragarri wikisource orrian.
Lantegia eta bere tximinia (irudi adierazgarria) – Aubervilliers hacia 1900, France (Public Domain)
« La Nature » astekari frantsesak, zientziak artearen munduan eta industrian dituen aplikazioei buruzko aldizkariak, fabrika-tximinia baten dekonstrukzioaren kronika argitaratu zuen 1884an. Tximini honen desmuntaketa, hau osatzen zuten materialak berreskuratzeko egin zen.
«Lantegi baten tximiaren eraispena kondizio zehatz batzuetan burutu behar da, handik ateratako materialak berrerabiliak izan daitezen, inguruko eraikuntzek bertaratzea zailtzen duten arren. Hau izan zen MM. R. M. et J. Bancroft-ek konpondu zuten arazoa (…)» (aldizkariaren laburpena Adokin-ek itzulia).
Idatzia eskuragarri dago hemen frantsesez: Conservatoire numérique des Arts et Métiers (Cnum), p.382. Bertan adreiluak tximiniaren barrualdetik jeisteko erabilitako prozesu teknikoa deskribatzen da. Helburua hauen erorketa moteltzea zen, eta horretarako, airearen konpresioa ahalbidetzen zuen pasabide bertikalez osatutako sistema bikoitza eta ate elastikodun kutxa eraiki zituzten. Adibide honetan, dekonstrukzio arduratsu eta zorrotz baten ideia aurkezten da, inguruko eraikinak eta berreskuratutako materialak babestu ahal izateko.
Palacio de la Industria (Main building, Barcelona Universal Exposition) – 1888 (unknown author) – public domain
Gaur egun eraikuntza materialen berrerabilerak praktika marjinala dirudien arren, oso ohikoak zen duela mende bat. 1890.an Diario de Cataluña-k (pasartea hemen behean) lote ezberdinetan banatutako materialen salmenta publiko baten gertakizuna kontatzen zuen. Material hauek (teilak, zura, burdina…) Bartzelonako Industria Jauregiaren dekonstrukzio partzialetik atera ziren. Elementu hauekin geroago egindako berrerabilpen proiektuak ere aipatzen ziren bertan.
Modu berean, belgikako « Le Soir » egunkariak (pasartea hemen behean) Laeken-eko Gaztelu Errealeren eraispenetik ateratako materialen (metalezko habexkak, ateak, leihoak…) salmenta publikoari buruz idatzi zuen 1893an. Garai berean, beste egunkari batzuk ere, material zaharren denda eta biltegiei buruzko aipamenak egin zituzten. Proiektuak, errekuperatutako materialak salduz finantzatzen zirela esaten zen eta desjabetze prozesuek material salmenta bultzatzen zutela aipatzen zen.
Berrerabilera praktikak indarrean egon ziren XX. mende hasierararte. 1903.an Frantzian, «L’Annuaire du Bâtiment, des Travaux Publics et des Arts Industriels» dokumentuak (pasartea hemen behean) material ezberdinen (lauzadura, galtzada-harri, harri, teila, leiho, habexka…) desmuntaketa, garbiketa, garraio eta muntaketa lanen prezioen zerrenda argitaratu zuen.
Diario de Cataluña (16-01-1890), p. 2 : « En uno de los días de la semana próxima, se verificará una subasta pública para la adjudicación de los materiales procedentes del derribo de las naves laterales del Palacio de la Industria. Se han formado lotes de diversas clases, entre ellos de tejas, maderas y hierro. Parte de dichos materiales se aprovecharán para la verja y galerías del nuevo Palacio Real que se está construyendo en la Ciudadela. También se destinará otra parte a las puertas, cerca y otras dependencias del nuevo Matadero. »
Le Soir (10-12-1893), p. 3 : « Le receveur des domaines de Bruxelles-banlieue […] procédera […] au jardin du Château royal de Laeken, à la vente publique de vieux matériaux et objets provenant de la démolition du Château royal de Laeken, consistant en poutrelles de fer (11,280 kilos), vieux plomb (450 kilos), vinc [sic]zinc (400 kilos), 425 châssis, portes, un dynamo en bon état avec accessoires, etc., etc. »
Annuaire du Bâtiment des Travaux Publics et des Arts Industriels (1903), p. 2312 y siguientes, y principalmente p. 2322 et 2323 (los precios se indican en francos y céntimos): « Prix et renseignements pouvant être appliqués aux appareils, articles, matériaux & produits ordinairement employés […] / Décarrelage de carreaux petits et grands avec son réemploi sur place (le mètre superficiel) 0 09 […] / Découverture (au mètre superficiel) : – en ardoise 0 24 – en zinc pour réemploi 0 27 – en tuiles plates 0 20 – en tuiles à emboîtement 0 10 […] / Dépavage de pavés posés sur mortier de chaux sans transport, mais avec rangement et décrottage, le mèt. Sup. 0 25 […] / Dépose de pierres avec soin pour être conservée [sic] […], le mètre cube 7 00 […] – en démolition 3 70 […] / Dépose et repose de persiennes[…] / Dépose de verres, compris démasticage, (prix moyen) le mètre superficiel 1 05 / Dépose et repose de vasistas, la pièce 0 60 / Dépose et repose de châssis de toit […] / Dévoligeage (au mètre superficiel) – pour réemploi 0 30 – pour démolition 0 10 […] »
Geroz eta gehiago hitz egiten da berrerabilpenaren inguruan. Honen adibide dira, Europako prentsak azken hilabeteetan argitaratutako artikuluak. Ingelesez eta frantsesez kaleratutako hainbat lanetan, berrerabilpen prozesuan parte hartzen duten agenteei buruz eta, birziklapenaren kasuan ematen ez diren, eta praktika honen garapena eragozten duten balazten inguruan aritzen dira. El país egunkariak adibidez, eraikuntza sektorean jardunbide zirkularrak ezartzeko beharraz galdetzen du.
Frantziako prentsa espezializatuan esaterako, gaiari buruzko artikulu hauek aurkitu ditugu: AMC-Le Moniteur aldizkariaren berrerabilpenari buruzko dosierra (2016ko martxoa, FR) eta La Maison écologique (2017ko urria-azaroa, FR). Suitzan bestetik, Tracés aldizkariak berrerabilpenari buruzko « filières » saila argitaratu zuen 2019an.
Duomo di Pisa – 1830/1840 Ranieri Grassi (engraver) – Amsterdam Museum (Public domain)
Giorgio Vasari-k (1511-1574), artearen historiaren eraitzailetzat hartzen den Arkitekto, eskultore eta margolari bikainenen bizitza (Le vite de’ più eccellenti pittori, scultori e architettori) obra argitaratu zuen Florentzian 1550ean eta 1568an. Egileak erdi aroan gauzatu zen Pisako Duomoaren eraikuntza aipatzen du hitzaurrean. Eraikuntza, Buschetto arkitektoaren zuzendaritzapean hasi zen XI. mendean eta estilo erromatar eta bizantziarrean oinarritzen da.
Vasarik, zutabeen, oinarrien, kapitelen, erlaitzen, eta elementu hauek proiektuaren sorkuntzan integratzean jarraitutako berrerabiltze praktiken deskribapena egiten du. Artikulu honen amaieran, Vasariren azalpenaren ingelesezko testu zatia aurki dezakezue, Gutenberg proiektuaren (online liburutegia) web-orrian ere eskuragarri dagoena.
« From such beginnings design and a general improvement in the arts began to make headway in Tuscany, as in the year 1016 when the Pisans began to erect their Duomo. For in that time it was a considerable undertaking to build such a church, with its five aisles and almost entirely constructed of marble both inside and out. This church, built from the plans and under the direction of Buschetto, a clever Greek architect from Dulichium, was erected and adorned by the Pisans when at the zenith of their power with an endless quantity of spoils brought by sea from various distant parts, as the columns, bases, capitals, cornices and other stones there of every description, amply demonstrate. Now since all these things were of all sizes, great, medium, and small, Buschetto displayed great judgment in adapting them to their places, so that the whole building is excellently devised in every part, both within and without. Amongst other things he devised the façade, which is made up of a series of stages, gradually diminishing toward the top and consisting of a great number of columns, adorning it with other columns and antique statues. »
Erromatar Inperioaren garaian, eraikuntza materialen berrerabilpena ohiko jarduera instituzionalizatua zen (ikusi artikulua hemen). Izan ere, praktika hauek bultzatzen zituzten testuak aurki ditzakegu. Codex Theodosianus idatziak, 438. urtean Theodose II enperadoreak iragarritako IV. eta V. mendeko lege-multzoa, De operibus publicis zatian hau esaten du: eraikin publikoak babestuak egon behar dute eta hauen zaharberritzea sustatuko da; eraispena ezinbestekoa den kasuetan, osagai ezberdinen berrerabilera ahalbidetzeko hauen dekonstrukzioa bultzatuko da eta gainera eraispen baimenaren onarpena berrerabiltze aukerei lotua egongo da. Inperioaren amaieran, legediak ordena ideologiko eta estetikoko motibazioak zituela uste da. Gaur egun oraindik indarrean dagoen kezka honek, kontserbazioa berrerabiltzearen aurretik jartzen du. Tokiko berrerabiltzearen ardura ere aipatzen da testuan.
Arco di Constantino – Roma 1893-1903, Fratelli Alinari – Rijksmuseum (Public domain)
Eraikuntza elementuen berrerabilpena ez da jardunbide berria. Antzinatetik, sarri erabilia izan da arrazoi ekonomiko eta militarrengatik, defentsa harresien kasuan adibidez, baina baita arrazoi ideologiko eta kulturalengatik ere, ondare-kudeaketa praktiken kasuan esaterako.
Materialen berrerabiltzea (material noble edo dekoratiboak batez ere), ohiko praktika izan zen Erromako inperioaren amaieran zehar, non biltegiratze gune espezifikoak egokitzen ziren. Constantin arkua (315 K.o.) elementu dekoratiboen berrabilpenaren garrantziaren adibide garbia da. Lan egiteko modu hau, spolia (spolium) zentzu negatiboa duen terminoari lotua egon da. Erromatarrek nahiago zuten rediviva saxa adierazpena, definizioz bizitza berria duten harriak (birsortutako edo berriztutako harriak).
Berrerabiltzearen begirada historiko honen bidez, inoiz galdu behar ez zuen bere ohiko ikuspegia itzuli nahi diogu!