Codex Theodosianus

Erromatar Inperioaren garaian, eraikuntza materialen berrerabilpena ohiko jarduera instituzionalizatua zen (ikusi artikulua hemen). Izan ere, praktika hauek bultzatzen zituzten testuak aurki ditzakegu. Codex Theodosianus idatziak, 438. urtean Theodose II enperadoreak iragarritako IV. eta V. mendeko lege-multzoa, De operibus publicis zatian hau esaten du: eraikin publikoak babestuak egon behar dute eta hauen zaharberritzea sustatuko da; eraispena ezinbestekoa den kasuetan, osagai ezberdinen berrerabilera ahalbidetzeko hauen dekonstrukzioa bultzatuko da eta gainera eraispen baimenaren onarpena berrerabiltze aukerei lotua egongo da. Inperioaren amaieran, legediak ordena ideologiko eta estetikoko motibazioak zituela uste da. Gaur egun oraindik indarrean dagoen kezka honek, kontserbazioa berrerabiltzearen aurretik jartzen du. Tokiko berrerabiltzearen ardura ere aipatzen da testuan.


Informazioa artikulu honetatik dator: Spolia in Roman Cities of the Late Empire : Legislative Rationales and Architectural Reuse, Joseph Alchermes (Dumbarton Oakes Papers, Trustees for Harvard University, Vol. 48, 1994).

La Fabrique du clos

Stains-en, Ile-de-France eskualdean, 1959ko hormigoizko apartamentu-eraikin eta hormen eraispenak, ingurumen inpaktu handiko material honen tokian-tokiko berrerabiltzea ahalbidetu du azken bost urteetan. Proiektua, Seine Saint Denis Habitat eta Bellastock arkitektoen artean burutu dute, besteak beste CSTBren (Centre Scientifique et Technique du Bâtiment) laguntzarekin.

Ingurumen-xede, objektibo sozial eta kulturalak dituen ekimen honek lorpen ezberdinak izan ditu. Besteak beste, hormigoizko elementuekin egindako prototipoen sorkuntzan adibidez: hormigoizko lauza zoladura, banku edo jardinera gisa erabili daitekeen harlangaitz lana eta hormigoizko hormez eraikitako lokal teknikoa. Gainera ekimenak espazio publikoen antolamendu plana, objektuen errekuperazio eta birziklatze zentro komunitarioa eta sentsibilizazio, formakuntza eta sorkuntza programak garatzeko aukera ekarri du, beti ere auzo mailatik abiatuz.

Berrerabilpeneko hormigoizko zoladuraren 60m2-tan burututako azterlanak adierazi duenaren arabera, zoladurara bideratutako material-hobiaren berrerabiltze tasa %86koa izan da. Gainera berrerabiltze prozesua burutzeko beharrezkoa izan den epea 4 egunez bakarrik luzatu da. Zoladuraren batez-besteko m2-ko kostua 25,2€koa izan da, zoladura berri batena baino 10€ merkeagoa. Proiektuaren tokiko lana eta honen izaera esperimentalaren garrantzia azpimarratu nahi dugu.  

Concrete jungle

Peerless Portland Cement Factory 1906 – Unknown photographer – Collection of Marty and Ron Chard (Public domain)

Garapen modernoaren funtsezko elementuetako bat da. Etxebizitza, arkitektura obra eta azpiegitura kopuru handi baten eraikuntza ahalbidetu duen arren, hormigoiak hainbat aspektu negatibo ditu.

Urarekin batera munduan gehien erabiltzen den substantzia izanik, hormigoia ingurumen arazo nabarmen baten erantzule da. Ura, harea eta agregatu ezberdinekin batera, Portland zementua (%75ean klinkerrez osatua, tenperatura altuak behar ditu oinarrizko lehengaia deskonposatzeko) hormigoien %98an erabiltzen da. Klinker-a munduko CO2 emisioen  %8aren erantzule dela kontsideratzen da.

Biodibertsitatearengan duen inpaktu nabarmena, ur eta hare kontsumo handia, kutsadura atmosferikoa, neurrigabeko hondakin kantitatea, delinkuentzia eta ustelkeria hormigoiaren alde ilunaren parte dira.

Gure gizartearen hormigoiarekiko menpekotasunak, ez du ibilera alternatiborik errazten. Are gutxiago hazkunde demografiko, ekonomiko eta urbanistikoak eskaera handiagotzen duen mundu batean. Hala ere, hormigoiaren erabilerak argitara uzten dituen desafio garrantzitsuek, gure eraikuntza ohiturak, materialak eta lehentasunezko teknikak bultzatzeko aukera zabaltzen dute. Berriztatzea, lehendikako eraikuntzak zaintzea eta babestea, birziklatzea eta berrerabiltzea lehentasunezko praktikak izan behar dira berriro!

Gai honen inguruan, Bellastock-ek CSTBaren laguntzarekin egindako proiektu interesgarria.


Testu hau artikulu honetan oinarritzen da: Concrete, the most destructive material on Earth (The Guardian)

Podcast-a entzungarri hemen: Cities (The Guardian)

Informazio gehiago txosten honetan:  Chatham House (The Royal Institue for International Affairs) – Making Concrete Change

REBRICK

San Francisco Earthquake of 1906, Cleaning bricks – George Williford Boyce Haley – National Archive at College Park (Public Domain)

2011 eta 2013 artean garatutako REBRICK (Market uptake of an automated technology for reusing old bricks) proiektu europearraren helburua, buztin erre adreilu zaharren berrerabilpena bultzatzea zen. Gamle Mursten empresa dinamarkarrak, adreiluetatik hormigoi eta zementu hondakinak kentzeko sistema mekaniko automatizatua jarri zuen martxan. Proiektua, Europar Batasunaren Eco-Innovation programaren bidez kofinantziatua izan zen eta helburua berrerabilpenaren oinarri hauek Europan zehar zabaltzea zen, eskualde bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. Kalkuluen arabera, berrerabilitako adreilu bakoitzeko 0.5kg CO2-ko ingurumen-onura lortu zen!


Proiektuari buruzko informazio gehiago:

REBRICK European Commission

Residuos Profesional

Rediviva Saxa

Eraikuntza elementuen berrerabilpena ez da jardunbide berria. Antzinatetik, sarri erabilia izan da arrazoi ekonomiko eta militarrengatik, defentsa harresien kasuan adibidez, baina baita arrazoi ideologiko eta kulturalengatik ere, ondare-kudeaketa praktiken kasuan esaterako.

Materialen berrerabiltzea (material noble edo dekoratiboak batez ere), ohiko praktika izan zen Erromako inperioaren amaieran zehar, non biltegiratze gune espezifikoak egokitzen ziren. Constantin arkua (315 K.o.) elementu dekoratiboen berrabilpenaren garrantziaren adibide garbia da. Lan egiteko modu hau, spolia (spolium) zentzu negatiboa duen terminoari lotua egon da. Erromatarrek nahiago zuten rediviva saxa adierazpena, definizioz bizitza berria duten harriak (birsortutako edo berriztutako harriak).

Berrerabiltzearen begirada historiko honen bidez, inoiz galdu behar ez zuen bere ohiko ikuspegia itzuli nahi diogu!


Ikusi gaiari buruzko artikuluak

Joseph Alchermes : Spolia in Roman Cities of the Late Empire : Legislative Rationales and Architectural Reuse (Dumbarton Oakes Papers, Trustees for Harvard University, Vol. 48, 1994).

J. A. Domingoren argitalpena, Kataluniako adibide zehatz bati buruzkoa: La reutilización de material decorativo clásico durante la Tardoantigüedad y el Altomedioevo en Cataluña (Buttleti Arqueològic, Vol. 32, 2009).

Circular economy and employment

Ingurumenaren ikuspuntutik ekonomia zirkularra bultzatzea garrantzitsua dela ikusi dugu, baina, zein izango litzateke honen inpaktua enpleguari dagokionean? Zifra zehatzak ematea zaila den arren, eraikuntza materialen berrerabilpenaz aritzen garenean, enplegu-sorkuntzarako ahalmen handia antzeman dezakegu.

2015an, WRAPek (The Waste & Ressources Action Programme) ekonomia zirkularrari lotutako enplegu-sorkuntza nabarmentzen zuen txostena argitaratu zuen Erresuma Batuan. Gaur egun Europan, 3,4 milioi pertsonek berrerabilpenarekin zerikusia duten jardueretan lan egiten dute eta ekonomia zirkularraren garapenak 1,2tik 3 milioirako enplegu gordin (bruto) sortuko lituzke. Gainera langabezian dauden pertsonen 255 000tik 520 000rako gutxitzea lortuko litzateke (datu hauek enplegu garbiei dagokie).

Gaur egungo garapena jarraituz gero, 2030rako 135 000 enplegu gordin berri sortuko lirateke Frantzian, 81 000 Espainian eta 19 000 Belgikan. Neurri berriekin nabarmen handitu daitezke zifra hauek.

2015ean Erromako klubak ekonomia zirkularraren abantailei buruzko azterlana argitaratu zuen, 2009ko datu-baseak eta agertoki ezberdinak (energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa, materia birziklatuen erabilera edo bizitza erabilgarriaren luzapena) uztartuz. 2030rako enplegu sorrera garbiaren igoera iragarri zuen, 500 000 enplegu Frantzian eta 400 000 enplegu baino gehiago Espainian!

Paris Agreement and European Green Deal

Schéma de présentation du pacte vert – 11 December 2019 – European Commission (Source)

2015an Parisen NBEren 21. goi-bileran adostutako klima aldaketaren inguruko akordio globalak, hemendik 2100ra berotegi efektuko gas emisioen gutxitzea aurreikusi zuen, lurraren berotze prozesua industrializazio aurreko maila baino 2°C azpitik mantentzeko. Parisko hitzarmenaren izaera murriztailea alde batera utziz, zein ondorio izango ditu akordioak eraikuntzaren sektorean eta materialen berrerabiltzean?

Sinatzaileek definitutako helburuak eta martxan jarritako neurri zehatzak ezberdinak dira herrialdearen arabera. 2019ko abenduan aurkeztutako Europako itun berdeak, Parisko hitzarmenaren ildotik, ekonomia zirkularrerako enplegu-sorkuntza eta akzio-plana aurkezten ditu. Honetaz gain, eraikuntza eta beste sektoreetara zuzendutako neurriak aurkeztu ditu, tartean produktuentzako “pasaporte elektronikoa”, besteak beste, hauen jatorriari edo konpontze eta desmuntaketarako ahalmenari buruzko informazioa biltzen dituena.

«Trantsizioak, aktibitate ekonomiko jasangarria eta enplegu-sorkuntzan intentsiboa garatzeko aukera ematen du.»

«(…) ekonomia zirkularraren akzio plan berriak, Europar Batasuneko ekonomia eraberritzen eta ekonomia zirkularrak ematen dituen aukerez baliatzen lagunduko du, EBn nahiz maila internazionalean».

«Akzio planak lehentasuna emango dio, birziklatze prozesuaren gainetik, gutxitzeari eta materialen berrerabiltzeari.»

Europako Itun Berdetik aterako baieztapenak. Dokumentu ofizialak gazteleraz eta frantsesez direnez, euskarazko itzulpena guk egin dugu.

#DEF – re-use / recycling

Artikulu honetan, europar zuzentarauean irakurritako berrerabiltze eta birziklatze hitzen gaztelerazko eta frantsesezko definizioak ikus daitezke. Euskarazko itzulpen ofiziala atera ez denez, ez dugu euskarazko definiziorik jarri.

Hemen goian aipatutako esteketan ikus daitekeen bezala, berrerabiltzeak ez du funtsezko formaren edo funtzioaren eraldaketa eskatzen. Birziklapenaren kasuan aldiz, produktu berria produzitzeko elementuaren jatorrizko lehengaietara itzultzea oinarrizkoa da.

Waste management hierarchy

Waste management hierarchy – based on this image

Hondakinei buruzko, 2008ko azaroaren 19ko 2008/98/CE Zuzentarauaren 4.artikuluak, hondakinen tratamenduan jarraitu beharreko hierarkia nabarmentzen du eta honela antolatzen da: a) prebentzioa; b) berrerabilerako prestaketa; c) birziklatzea; d) beste balorazio motak, adibidez, balorazio energetikoa; eta e) ezabaketa.

Oinarri hau Europar Batasuneko herrialdeen legedian integratua izan da. Espainiar Estatuko zuzenbideak hierarkia hau jasotzen du eta eskumena duten administrazioen esku utzi du –  Artículo 8 sobre la jerarquía de residuos de la Ley 22/2011, de 28 de julio. Euskal Autonomi Erkidegoak, 2020ko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko planaren laburpen betearazlearen bidez integratu du. Birziklatzearen inguruan egindako ahaleginak, aurre-prebentzioarekin eta berrerabilpenari dagokion garrantzia emanez lortuko da hondakinen murriztea.

Pavés

Street Paver – Paris 1899-1900, Eugène Atget – Library of Congress (Public domain)

Frantziako Trantsizio Ekologikoaren eta Elkartasunaren Ministerioak, Pariseko bide-sarearen materialeen birziklapen eta berrerabilpenari buruzko artikulua argitaratu zuen 2018an. Galtzada-harri naturalen kasuan batez ere, garbitu ostean materialen kopuru handi bat berrerabili egiten da. Kaleetan kokatutako berreskuratutako galtzada-harri naturalen kopuruak gora egin du azken urteetan, %20tik %80ra. Berrerabilitako galtzada-harrien eta elementu berrien proportzioa alderantzikatu egin da!