Circular economy and employment

Ingurumenaren ikuspuntutik ekonomia zirkularra bultzatzea garrantzitsua dela ikusi dugu, baina, zein izango litzateke honen inpaktua enpleguari dagokionean? Zifra zehatzak ematea zaila den arren, eraikuntza materialen berrerabilpenaz aritzen garenean, enplegu-sorkuntzarako ahalmen handia antzeman dezakegu.

2015an, WRAPek (The Waste & Ressources Action Programme) ekonomia zirkularrari lotutako enplegu-sorkuntza nabarmentzen zuen txostena argitaratu zuen Erresuma Batuan. Gaur egun Europan, 3,4 milioi pertsonek berrerabilpenarekin zerikusia duten jardueretan lan egiten dute eta ekonomia zirkularraren garapenak 1,2tik 3 milioirako enplegu gordin (bruto) sortuko lituzke. Gainera langabezian dauden pertsonen 255 000tik 520 000rako gutxitzea lortuko litzateke (datu hauek enplegu garbiei dagokie).

Gaur egungo garapena jarraituz gero, 2030rako 135 000 enplegu gordin berri sortuko lirateke Frantzian, 81 000 Espainian eta 19 000 Belgikan. Neurri berriekin nabarmen handitu daitezke zifra hauek.

2015ean Erromako klubak ekonomia zirkularraren abantailei buruzko azterlana argitaratu zuen, 2009ko datu-baseak eta agertoki ezberdinak (energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa, materia birziklatuen erabilera edo bizitza erabilgarriaren luzapena) uztartuz. 2030rako enplegu sorrera garbiaren igoera iragarri zuen, 500 000 enplegu Frantzian eta 400 000 enplegu baino gehiago Espainian!

Erantzun bat “Circular economy and employment” sarreran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude