Encore Heureux kolektiboak diseinatutako Le Pavillon Circulaire, Parisko udaletxe aurreko plazan kokatu zen, 2015ko COP21 gailurraren momentuan. Proiektua, Pavillon de l’Arsenal-en (Centre d’urbanisme et d’architecture de Paris) enkargua izan zen. Materialen berrabilpenaren inguruan kezkatuta, diseinatzaileek aldi baterako pabilioi zirkularra diseinatu zuten, zirkularra fabrikazio prozesuan, ez formari dagokionean. Erabilera anitzeko espazio honek, haritz zurezko atez estalitako fatxada bat zeukan eta ekitaldi txikiak zein taberna bat barne hartzeko sortu zen. Hasiera batean esperimentu gisa pentsatu zen arren, materialen berrerabilpenaren erabilera aukeren adibide da gaur egun.
Pabilioiaren aldi baterako izaera eta egitura arinak hasierako zailtasun normatiboak zein teknikoak gainditzea ahalbidetu zuten arren, proiektu eredugarria da eta hasieran zehaztutako helburuak bete ditu, berrerabilpenaren inguruan Encore Heureux kolektiboak seinalatutako arazoez hitz egitea lortu baitu. Honela, jarraitutako ekonomia zirkularraren printzipioek tokiko eskulan eta materialekin eraikitzea ahalbidetu dute. Berrerabilpen materialen %70a Parisdarra da eta Parisko langileek modu garrantzitsu batean parte hartu dute proiektuan.
Hemen ikus daiteke gaiari buruzko AMC aldizkariaren artikulua edo plataformaarquitectura web-orrian ikusitako artikulua.
Hona hemen, proiektuan erabilitako berrerabilpen materialen eta hauen jatorriari buruzko informazio zerrenda:
- Haritz zurez eginiko 180 ate, etxebizitza-eraikin baten birgaitze-obra batetik ekarriak;
- Arroka-ile isolamendua, supermerkatu baten estalki lanetan bildua;
- Zurezko egitura, zaharretxe baten obra hondakina;
- Lur et horma panelak, erakusketa panel berrerabiliak;
- Zurezko zur-oholtza, Paris-Plage jaialditik ekarria;
- Zurezko 50 aulki, Parisko garbiguneetan bilduak;
- Lanpara zintzilikarioak, argiztapen publikoaren stock-an jasoak.