Exhibitions – 1

Berrerabilera erakusketa ezberdinen jomuga izan da azken urteetan, bai gai honen inguruko erakustaldietan zein ingurumen, gizarte eta ekonomi krisi kontextuan garaturiko eraikitze modu berriei buruzkoetan ere.

Ezagunenetakoa Frantzian burututako Matière grise erakusketa da, 2014a geroztik martxan dena. Pavillon de l’Arsenal zentruak babestua, Encore Heureux taldeko arkitektoak izan dira erakusketaren komisarioak. Erakusketak materia gris gehiago eta lehengai gutxiago erabiltzeko gonbitea zabaltzen du. Horretarako munduan zehar garatutako hirurogeita hamabost berrerabilera proiektu aurkezten dira, praktika honen ahalmena azpimarratzeko. Erakusketa ibiltaria da orain eta Frantziako eta atzerriko hainbat leku bisitatu zituen. Besteak beste Bartzelona eta Madrilgo arkitektoen elkargoak (COAM) 2017an edo Angelu hiria 2019an.

Bruselan 2019an La Loge espazioan garatutako Rotor belgiarren Life under a Cherry Tree erakusketak  dekonstruzioetatik ateratako materialak eta berrerabileraren inguruko hausnarketa aurkeztu zituen. Erakusketa hau aurretik egindako beste hainbaten jarraian egin zen : Deconstruction (Lieja 2015), arc en rêve centre d’architecture-k aurkeztutako constellation.s erakusketaren barruan burututako Deconstuction (Bordele 2016), lauza zeramikoei buruzko Ceramic tiles (Hasselt 2017), Behind the Green Door arkitektura jasangarriaren inguruko erakusketa (Oslo Architecture Triennale 2013) edo Usus/usures materialen higadurari buruzkoa pabilioi belgiarreko protagonista izan zena (Biennale di Venezia 2010).

Lendager Group enpresa daniarrak Wasteland erakusketa aurkeztu zuen Danish Architecture Centre delakoan 2017an (honi buruzko artikulua irakurgarri Archdaily arkitekturari buruzko aldizkari digitalean).

Assemble ingelesen lana Vienako Architekturzentrum (Az W) entitateak antolatutako How we build erakusketan aurkeztu zen 2017an. Basilea hiriko Mussée Suisse d’Architecture-k (S AM) Baüburo in situ  suitzarren lana Transform erakusketaren barruan aurkeztu zuen 2018an eta duela gutxi Graz hiriko Haus Der Architektur (HDA) zentroan egindako erakusketa baten parte izan da, Material Loops deiturikoa. Bertan berrerabilera materialen inguruko lan praktiko eta teorikoak bildu dituzte. Tartean proiektu alemaniar, austriar eta herbeheretarrak, Superuse Studio kolektiboarenak kasu.


Matière Grise erakusketa liburu batean bildu zen, Pavillon de l’Arsenal-ek berrargitaratua izan dena, hemen eskuragarri.

Opalis

Belgikan Eraikuntza materialen berrerabilerari buruzko Opalis webguneak, Rotor-ek bultzatutako ekimenak, jardun eremua Europa iparraldearantz zabaldu du FCRBE proiektuari esker. Berrerabileraren alorrean honezkero existitzen diren jardunbideak identifikatzeko zegoen beharra ikusita, web-orri honen lehenengo funtzioa Frantzia, Belgika eta Herbehereetako 300 hornitzaile baino gehiago biltzen dituen inbentario bat osatzea da (Erresuma Batuari zuzendutako Opalis web-orrialdearen bertsioa ere existitzen da). Hornitzaile ezberdinei buruzko informazioek, hauen espezialitateei eta saltzen diren material motari buruzko ideia orokor bat garatzen laguntzen dute. Honetaz gain, eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa ere ematen du, dekonstrukzioa, garraioa, kontzepzioa edo kontzepzioarako laguntza besteak beste. Materialei ematen zaizkien tratamendu eta eraldaketa prozesuei buruzko informazioa ere eskaintzen da, hala nola, garbiketa, konponketa, tratamendu ezberdinak edo berdimentsionamendua.

Gainera web-orriak, horrelako proiektuak eraikitzea posible dela erakusteko, elementu berrerabiliak integratzen dituzten proiektuen zerrenda aurkezten du. Halaber, mota ezberdinetako materialei buruzko dokumentazioa eta informazioa eskaintzen du: informazio historiko eta kulturala, material mota bakoitzeko eredu ezberdinak, tratamendu orokorrak, prezioak, materialen zehaztapen teknikoei buruzko informazioa, batzuetan baldintza-agirien atalez lagunduta.

Jarraian Opalisen antzekoak diren beste dibulgazio proiektu batzuen estekak:

  • Belgikan, la plateforme des acteurs pour le réemploi des matériaux de construction à Bruxelles (Bruselako eraikuntza materialen berrerabilpenerako eragileen plataformak), inbentarioa bat ez den arren, formakuntzak, berrerabilpenari buruzko tresnak eta materialen trukerako plataformen inguruko loturak eskaintzen ditu.
  • Frantzian materiauxreemploi.com web-orriak, materialen berrerabilpenari buruzko baliodun informazio eskaintzen du, legediari buruzkoa batez ere. Gainera, burututako adibideak eta eragile ezberdinen inbentario edo mapa aurkezten ditu. Hauetariko gehienak erakundeak, bulego teknikoak edo obrarako laguntza eskaintzen duten bulegoak, enpresa eraikitzaileak, arkitektoak edo materialen truke eta salmentarako plataformak dira.
  • SalvoWEB, Erresuma Batuan, Salvo Ltd enpresaren webgunea da. Berrerabilpena eta antzinako elementu arkitektonikoak biltzen dituen web-orrialde hau duela 30 urtetik dago martxan. Gainera online denda, iragarkientzako plataforma eta berrerabilpen materialen hornitzaileen zerrenda zabala eskaintzen ditu. Honetaz gain Salvo-k Opalis web-orria osatzen laguntzen du.
  • Build Reuse, Estatu Batuetan, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, lehen BMRA (Building Materials Reuse Association), duela 20 urtetik materialen berrabilpenaren inguruan oso aktiboa da. Formakuntza jarraia eta egiaztapen programak eskaintzen ditu. American Wood Council et le Canadian Wood Council-arekin batera, berrerabilitako eta birziklatutako zurari buruzko web-orria garatu dute, eta hornitzaileen zerrenda garrantzitsua aurkezten dute.

Ezagutzen dugunaren arabera, Espainiako Estatuan zein Euskal Herrian, berrerabilpeneko eraikuntza materialak saltzen dituzten enpresak biltzen dituen inbentariorik ez da existitzen. Oso ugariak ez diren arren, existitzen direla dakigu. Adokin-ek horietariko batzuk identifikatu ditu. Berrerabilerako materialen hornitzaileei eta hauen berezitasunei buruzko inbentarioa gauzatzeak, lan zorrotza eta epe luzekoa eskatuko luke. Egun batean gure lurraldean horrelako ekimena garatuko dela espero dugu !

Press corner

Geroz eta gehiago hitz egiten da berrerabilpenaren inguruan. Honen adibide dira, Europako prentsak azken hilabeteetan argitaratutako artikuluak. Ingelesez eta frantsesez kaleratutako hainbat lanetan, berrerabilpen prozesuan parte hartzen duten agenteei buruz eta, birziklapenaren kasuan ematen ez diren, eta praktika honen garapena eragozten duten balazten inguruan aritzen dira. El país egunkariak adibidez, eraikuntza sektorean jardunbide zirkularrak ezartzeko beharraz galdetzen du.

Hona hemen, artikulu batzuen aukeraketa:

The case for … never demolishing another building, The Guardian (2020ko urtarrila, EN) 

Bâtiment : comment faire du déchet une ressource, Le Monde (2019ko azaroa, FR)

Recyclage : dans le bâtiment, un modèle en chantier, Libération (2019ko azaroa, FR)

¿A dónde irá a parar todo el hormigón del estadio Vicente Calderón?, El País (2020ko otsaila, ES)

Frantziako prentsa espezializatuan esaterako, gaiari buruzko artikulu hauek aurkitu ditugu: AMC-Le Moniteur aldizkariaren berrerabilpenari buruzko dosierra (2016ko martxoa, FR) eta La Maison écologique (2017ko urria-azaroa, FR). Suitzan bestetik, Tracés aldizkariak berrerabilpenari buruzko « filières » saila argitaratu zuen 2019an.

«The Origins of Sustainable Design»

Metropolis aldizkariak, 90eko hamarkadan Estatu Batuetan eman zen diseinu jasangarriaren jatorriari buruzko artikulua argitaratu du, 2003ko urriko azala eta orduko « Architects pollute » izenburu ezaguna aipatuz, eraikuntza eta eraikinen erabileraren, CO2 emisioen eta aldaketa klimatikoaren arteko harreman estua salatuz.

2018an, eraikuntza eta eraikinen erabilera energiaren azken kontsumoaren %36aren eta CO2 emisioen %39aren erantzule izan dira. IEA (International Energy Agency) agentziaren 2019ko txostena ikus daiteke BUILD UP (European Portal For Energy Efficiency in Buildings) atarian.

Metropolis aldizkariaren, eraikuntza eta arkitektura jasangarriari buruzko artikulu gehiago hemen.