Patrick Bouchain arkitekto frantsesa eraikin industrial zaharrak espazio kulturaletan birmoldatzeagatik ezaguna da. Aurretik ere hitz egin dizuegu berari buruz permis de faire gaiaren inguruan aritu ginenean. Loïc Julienne-kin batera sortu zuen CONSTRUIRE bulegoak ez ditu soilik horrelako proiektuak garatzen. Hala ere, beraien ibilbide arkitektonikoaren zati garrantzitsua izaten jarraitzen dute, arkitekturaren ikuspuntu antikonformistaren bidetik. Bulegoaren lana obraren une erabakigarrian zentratzen da, profesional ezberdinak proiektuaren garapenean parte hartzera bultzatuz eta berrerabileraren logiko txertatuz.
Lehenengo berrerabilera elementua eraikina eta hauen egitura da, Nantes hiriko Lieu Unique proiektuaren kasuan bezala; Lu fabrika zaharrean kultur zentro bat integratzen dute, besteak beste, ikuskizun aretoa, erakusketa gunea eta jatetxea biltzen dituena. Hasierako birgaitze programaren moldatzeari esker, beharrezko aurrekontua murriztea lortu zuten, minimoa eginez. Gutxieneko esku-hartzeak lekuaren historiaren etapa ezberdinak agerian utzi ditu: fabrika, lugorria eta arte zentroa. Proiektuaren alderdi esperimentalak, benetako kultur ekintza bihurtzen den obraren garrantziak benetako dimentsio pedagogikoa ematen dio. Obran aktore askok parte hartzen dute, batez ere obrako etxolaren bidez, harrera eta dokumentazio gune egonaldi arkitektonikoetan bezala. Obran garatutako berrerabilerak, dimentsio pedagogikoa, politikoa, sinbolikoa edo estetikoa, eta sinplifikatuz sen ona biltzen ditu: berrerabili daitekeena berrerabili eta honezkero balio duena gorde.
Berrerabilitako material batzuk eraikinetik bertatik datoz: fabrikaren zorua estaltzen zuten altzairuzko plakak non antzinako aktibitatearen arrastoak oraindik ere ikusgai dauden, bulegoko mahai bat, aurretiko birmoldaketa batetik zetorren larrialdi eskailera bat edo eraispen partzialetatik ateratako adreiluak. Tokian egindako berrerabilera horri eraikinaren ertzean sortutako terraza eraikitzeko erabilitako hondakinak gehitu behar zaizkio. Proiektuan parte hartuko duten artisauei ere dei egingo diete, berrerabili daitezkeen materialak ekar ditzaten. Asko zatiak, soberakinak, edo desklasifikatutako materialak dira, konforme ez daudelako. Azkenean, obra kanpoko profesionalek ere materialen bilaketa horretan lagundu zuten. Desegite gunera bota behar ziren ontzien taulak eta eraispen zurak ikuskizun-aretoaren perimetroa osatzen duen pasabidea janzten dute. Tabernako barra eta jatetxeko aulkiak dohaintzetatik datoz. Eraikinaren atzealdean, ikuskizunen aretoaren altuera osoan, Grenier du Siècle delakoa sortu zen. Bilduma monumentala, non herritarrek emandako objektuak metalezko edukiontzi zigilatuetan gordetzen diren. Espazio itxi hori 2100ean irekiko da, hau da, sortu eta mende batera. Objektu horiek dituzten upelak edo metalezko kaxak ere dohaintza batetik datoz. Mendeko Atikoko fatxada janzten duen beira ere berrerabilerakoa da. Erabilitako piezak, garai batean, arautegiak errefusatu zituen. Horrelako materialak integratu ahal izateko, eraikinaren fatxada eta hau osatzen duen beirazko patchwork-a artelan deklaratu behar izan ziren. Gure hondakinen birziklatzean espezialista diren Maliko errementariek ikuskizun aretoaren sabaian, isolamentu akustiko gisa, integratuko diren kupelak moztu zituzten. Hauek ere artelan izendapenarekin sartu ahal izan ziren Frantzian. Piragua tailaketatik ateratako zur-hondakinetatik ateratako oholtza zatiak piraguak egiten dituzten artisauek josi zituzten, proiektuan jatetxerako panel gisa erabiltzeko.
Logika berdinarekin, arkitektura bulegoak eraikin industrial zaharren birmoldaketa proiektu anitz garatuko ditu: Le Magasin (Grenoble), La Condition Publique (Roubaix) edo Le Channel (Calais). Baina Patrick Bouchain eta CONSTRUIRE tailerra eraikin berrien eraikuntzan ere arituko dira, berrerabilerarekiko interesa alde batera utzi gabe. Horrela, Saint-Deniseko Fratellini Akademiak, zirkuaren inguruko arte eta prestakuntzarako zentroak, Versaillesko lorategietan ekaitzaren ondorioz eroritako egurra berreskuratu zen. Egurra ia bere horretan integratu zen ikuskizun-aretoko eserlekuen egituran, hasieran aurreikusitako zurezko sekzioak gaindimentsionatuz. Kanpoko estaldura txapa metaliko tolestuekin egin zen. Xafla hauek zentru komertzial batetik ekarri ziren kolorea ez baitzetorren bat eskatutakoarekin. Estaldura eraikitzean hasierako kokatzean egindako zuloak ezkutatu ziren. Gainera partzialki margotuko dira mozketa gunean erdoiletik babesteko. Estalduraren berrerebilera eta instalazioak zein erdoilaren kontrako margo trazek, proiektuari bere berezitasuna ematen dion estaldura osatzen dute.
Sonia vu arkitektoa eta ConstructLab taldearekin batera, Patrick Bouchain eta Loïc Julienne-ek Argentan hiriko Herri-Unibertsitatearentzako Le Manable deituriko festa areto baten eraikuntzan parte hartu zuten. Hau batez era berrerabilera materialekin eginda dago. Bulegoaren beste proiektu batzuk berrerabilera materialekin eginda ez dauden arren, hauen izaera iragankorra eta mugikorra dela eta, berrerabilera eta deseraikitzea sustatzen dute. Hau gertatzen da museo ibiltarien kasuan. Hala nola, Frantziako hainbat hirietan ikusgarri egon den Centre Pompidou Mobile deritzona edo Les Étincelles du Palais de la Découverte, gaur egun obretan dagoen Parisko museoaren bertsio ibiltari berrerabilgarria. Berdina gertatzen da, karpadun ikuskizun areto ibiltarien kasuan: La Volière, Le Centaure edo Le Caravansérail.
Artikulu honetan laburki deskribatutako proiektu batzuk (Le Lieu Unique, L’Académie Fratellini), modu zabalagoan azaltzen dira Patrick Bouchain-en zuzendaritzapean Christophe Catsaros arkitektura kritikoak idatzitako “Le Lieu Unique –Le chantier, un acte culturel / Nantes” liburuan (2006, Actes Sud, L’Impensé bilduma) eta Coline Serreau et Charlotte Erlih-ek idatzitako,“L’Académie Fratellini – Le cirque de plain-pied / Saint-Denis” (2008, Actes Sud, L’Impensé bilduma). Beste informazioak, Patrick Bouchain berari egindako elkarrizketa batetik datoz. Elkarrizketa hau, 2014ean Pavillon de l’Arsenal delakoak Encore Heureux bulegoaren zuzendaritzapean argitaratutako “Matière Grise” lanean erreproduzitu zen.