Palet zura berrerabilera proiektuetan sarritan erabiltzen den elementua izan arren, bada beste material estandarizatu bat modu interesgarri batean erabili zena. 2012an Michelet lore-baratzearen antolaketa proiektuan, hormigoi blokeentzat erabiltzen diren lehortze panelak baliatu ziren. Kasu honetan panelek 140x110x4 cm neurtzen zuten eta ertzak profil metalikoen bidez indartuta zeuden.
Michelet lore-baratza, atelier d’architecture autogérée-k (aaa) garatutako R-urban proiektuaren elementuetako bat da. Tokiko sareen eta zirkuitu motzen logika jarraituz, ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzen duen proiektu honek, hainbat gairen inguruan artikulatzen ziren sektore ezberdinak biltzen ditu : etxebizitza (EcoHab), birziklapena (RecycLab) eta hiri-nekazaritza (AgroCité). Collectif Etc taldeak, AgroCité-k garatzen duen lorategiaren proiektuan parte hartu zuen. Auto-eraikuntza eta berrerabilera proiektuaren aspektu garrantzitsuak ziren noski! Kolektiboaren esku-hartzea, ardatz zentral baten bidez loturik zeuden gune tekniko eta elkargune baten garapenean oinarriturik zegoen. Eraikuntza sistemak, zurezko panelen neurri estandarizatuetan oinarritutako trama erregularra jarraitzen zuen. Hauek espazio ezberdinen zoru eta hormak estaltzen zituzten. Diseinuaren erregulartasunak etorkizuneko gehitze eta moldatzea ahalbidetzen zituen.
Michelet garden, 2012, Colombes (France) – photography © Collectif Etc
Lehortze-panelak, zein obran errekuperatutako edo hornitzaile espezializatuei erositako bigarren eskuko eraikuntza materialak, Collectif Etc lanaren bidez balioztatuak izan ziren eta gainera atelier d’architecture autogéréek Agro-Cité-k proiektu nagusian erabili zituen. Baliabide hauek, proiektuaren webgunean zerrendatuak agertzen dira. Agro-Cité proiektua osatzen zuten elementuak (zurabeak, leihoak, ateak…) berriz ere berrabiliak izan ziren lekualdatzearen ostean. 2018an proiektua desmuntatu eta Gennevilliers-en kokatutako gune berri batean berreraiki zen.
Lehortze-panelei buruzko informazio teknikoa Opalis webgunean dago eskuragarri. Espainian erabiltzen diren panelen ezaugarri teknikoak ezberdinak izan daitezke txikiagoak baitira. Bigarren eskukoak lortzea posible izaten da. Zurez egindako panelez gain, plastikozkoak edo metalezkoak ere aurki ditzakegu.