Lehenago hemen ikusi dugun bezala, ekonomia zirkularrak enplegu-sorkuntza ahalmen handia erakusten duen arren, zer gertatzen da berrerabiltzearekin? Ekonomia zirkularrean, berrerabiltzean, erreparazioan eta birziklatzean lan egiten duten enpresa sozialak ordezkatzen dituen RREUSE erakunde europarrak, 2015an datu amerikarretan oinarritutako txostena argitaratu zuen, zeinean berrerabiltzeak birziklatzeak baino enplegu gehiago sortzen zituela eta aldi berean praktika honek jasotzen duen laguntza politikoaren falta azpimarratzen zuen. Enplegu-sorkuntza ahalmena, Europak bultzatutako hondakin tratamendu hierarkiari lotuta dagoela dirudi (link artikulua) eta 3R-n (ingelesez) araua jarraitzen du: Reduce (murrizketa), Reuse (berrerabiltzea), Recycle (birziklatzea).
Hona hemen RREUSE-n txostenetik ateratako hondakinen errebalorazio mota bakoitzak sortutako dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen (DOB) alderaketa:
- Errausketa : 1 DOB
- Zabortegian bilketa: 6 DOB
- Birziklatzea : 36 DOB
- Berriztapen/Berrerabiltzea : 296 DOB
Zifra hauetaz gain, balorizazio motaren araberako enplegu-sorkuntzaren handitzea azpimarratzea nahiko genuke.
Informazio gehiagorako ikusi hemen Residuos Profesionales-ek RREUSE-n txostenari buruzko artikulua.