Recetas Urbanas

Espainiar Estatuan duela hainbat urtetik gaurko egunerarte, eraikuntza materialen berrerabileraren arloan lan egiten duen arkitektura bulego bat bada, hau Recetas Urbanas da. Bulegoa Santiago Cirujedak sortu zuen 2003an eta geroago Alice Attout gehitu zen taldera. Hala ere, berrerabileran interesa duten beste arkitektoen moduan, ez dute hau beraien kezka bakarra bihurtzen: beraientzat berrerabilera, hiritarren partaidetzaren zerbitzura jartzen den ikasketa eta heziketarako tresna da. Hirian egindako esku-hartzeengatik edo burutzen duten arkitektura iragazkorragatik ezagunak, Recetas Urbanas taldeak egiten duen lana keinu arkitektoniko hutsetik haratago doa. Aldi berean, materialei, hauen berrerabilerari eta gure praktika arkitektonikoak eraldatzeko moduari buruzko benetako hausnarketa egiten dute. Bulegoak urteetan zehar berrerabileraren inguruan izandako esperientziak, 2022an argitaratutako bideo batean laburbiltzen ditu. Hau, izandako esperientzian oinarritzen den inbentario gisa uler daiteke: eraikuntza materialen berrerabilera 2.000.000 euroko balio estimatua duten berrogeita hamar bat proiekturen bidez erakusten da. Balantze honek, positiboa den arren berrerabilerak bere lekua har dezan garatzen den bidea agerian uzten du. Hau guztia ekonomia zirkularraren printzipioak, intentzio onak izateaz gain, aplikatu egin behar direla gogoraraziz.

Auto-eraikuntza proiektu ezberdinen bidez eta bolondresen lanari esker, arkitektoen arreta eraikitze prozesuan egiten den berrerabileran zentratzen da. Material hauen integrazioak proiektuaren ikuspegia eraldatzen duela azpimarratzen dute. Gainera, eraikuntzak bere bizi-zikloaren amaierara iristean izango zuen bilakaera eta etorkizuna ere kontutan hartzen dute. Beraz, burutzen duten lana bikoitza da. Baterik, bigarren eskuko materialen bilaketa eta bestetik, material hauen berrerabilera beraien proiektuetan. Batzuetan egiturak osorik berrerabiltzen dira eraikitze aukera berrikusiz eta moldatuz. Berrerabilitako materialak jatorri ezberdinekoak dira: bigarren eskuko erosketak, proiektu zaharren desmuntaketak, donazio edo mailegu publiko edo pribatuak, kudeaketa kontratuen barruan. Baliabide publikoen garrantzia, udal biltegien bidez batez ere, funtsezkoa dela dirudi.

Adibide gisa, Recetas Urbanas taldeak argitaratutako bideo batean azaltzen den moduan, La Escuela Crece (Madrid, 2016) proiektuaren berrerabilera tasa %85ekoa da, Proyectalab (Benicàssim, 2011) proiektuarena %75koa edo Aula Abierta (Granada, 2007) proiektuarena %90koa. Azken proiektu hau gainera, desmuntatu eta Sevillan berrerabili zen 2012an. Aula Abierta Sevilla, La Carpa proiektuaren parte da, 2011an hasitako espazio sozio-kulturala. Bertan zirku-eskola eta helburu sozial eta kulturala duten akzioak bultzatzen dituzten kolektiboak biltzen dira. La Carpa osatzen duten egitura ezberdin gehienak berrerabiliak dira. Desmuntatu eta berriz berrerabilitako proiektu zaharrak, besteak beste, Aula Abierta eta baita taldearen armiarma famatuak (Arañas).

Granada eta Sevillako Aula Abierta edo Madrideko La Escuela Crece proiektuak, aurretik argitaratutako artikulu batean aipatu genituen eta Recetas Urbanas taldeak goi-mailako eskoletako ikasleekin zuten inplikazioa nabarmentzen genuen orduan. Oro har, Aula Abierta izenarekin, bulegoak, ikasle komunitatea inplikatzen duten hainbat proiektu itzulgarri biltzen dituzte. Proiektu parte-hartzaile hauek, gehienetan autoeraikiak eta Granadako AAABIERTA kolektiboarekin izandako lehen esperientziari esker jaioak, berrerabilerarekin egindako eraikuntza irtenbideak erabiltzen dituzte. Hezkuntzari emandako arretari jarraituz, arkitektoek hogei bat proiektu garatu dituzte zentzu honetan, mota guztietako eskola zentruetan. 2021an txosten bat argitaratu zuten honen inguruan.

Duela gutxi, 2023an, Concéntrico festibalaren barruan, La Rebelión del Crazy Army delakoak, Logroñoko institutu bateko ikasle eta irakasleei deialdia zabaldu zien, zentrua espazio publikoarekin lotzen duen lagunduko zuen aldi baterako egitura eraikitzeko. Orduan eraikuntzan erabilitako zurezko habe eta panelak, Vallecaseko La kalle elkarteak berrerabili zituen.

Bartzelona hiriaren hiruehungarren urteurrenaren ospakizunen barruan, 2014an Enric Miralles fundazioak hirian zehar sakabanatutako 6 aldi baterako instalazio koordinatu zituen. Recetas Urbanas taldeak BCN RE.SET proiektuarekin, instalazio hauen balio-bizitzaren amaieran, hauek osatzen zituzten materialen berrerabilera proposamena garatu zuten (honi buruzko artikulua El País egunkarian). Materialak, Recetas Urbanas berak edo Straddle3 bezalako beste kolektiboek berrerabili zituzten, hezkuntza kontextuan batez ere. Materialak berriz zirkulazioan jartzearen logika jarraituz, Recetas Urbanas eta Straddle3 taldeak besteak beste, baliabideen berrerabilera eta birbanaketa helburutzat duen plataforma garatu zuten GRRR (Gestión para la Reutilización y Redistribución de Recursos) deiturikoa. Arquitecturas Colectivas (AA.CC.) iniziatibaren proiektua da, balio amankomunak defendatzen dituen sare internazionala. Recetas Urbanas, talde honen barruan dago. Donostiako M-etxea taldeak adibidez, GRRR plataforma erabili du.

Bukatzeko, horrelako proiektuen alde legala ere azpimarratzekoa da. Recetas Urbanas taldeak bere interbentzioak alde juridikoaren arabera sailkatzen ditu: interbentzio ilegala, legala eta a-legala. Azken kategoria honek, legedian dauden hutsuneak aztertzen ditu jardun ahal izateko. Berrerabilera materialekiko paralelismoa interesgarria da hemen. Bigarren eskuko materialen berrerabilera hiru kategoria hauetan sailkatu daiteke. Kasu batzuetan, berrerabiltzea ezinezkoa izango da arrazoi juridikoak medio. Besteetan, aldiz, posible izango da. Hala ere, bi aukera hauen artean dagoen eremu grisa handia da eta proiektu asko, hau aprobetxatzen saiatzen dira. Lege hutsuneak eta material horiek erabiltzeko lege ezintasunak, agerian uzten dute, berrerabilera guztiz eskuragarri egiteko, burutu beharreko lan juridikoa.