HouseEurope!

Europako House Europe! herritarren ekimenak, hainbat eragile eta erakunderen laguntzarekin, eraikinen berrikuntza lehenetsi nahi du, eraispenak ohikoena izateari utz diezaion, aztarna ekologiko ikaragarria duen sektore batean. Atzetik, ingurumen argudioak daude,  baina baita sozialak, ekonomikoak eta kulturalak ere. Kanpaina hori gure helburu klimatiko batzuk lortzen ahalegintzen bada ere, etxebizitza eskuragarriak sortzea da beste helburuetako bat.

Berrerabilera berrikuntzaren logikaren ezinbesteko tresna bihurtzen da: eraikinak eta egiturak berrerabiltzea, eta baita materialak ere. Horretarako, hainbat proposamen egiten dira, hala nola, berritzeko eta berrerabiltzeko pizgarri fiskalak ezartzea (BEZaren salbuespena), eraikinen potentziala ebaluatzeko Europako arauak ezartzea, bizi-zikloa aztertzeko tresnak erabiltzea (BZA) edo horrelako proiektuetara egokitutako finantzaketa.

Europako Batzordeak ekimen hori aintzat hartu eta legedi berri bat proposa dezan, gutxienez milioi bat sinadura bildu behar ditu 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen; zoritxarrez, oraindik ere urrun gaude helburu hori lortzetik.


Gai honi buruzko informazio gehiago aurki dezakezue hemen edo hemen. Gainera, artikulu hau eskuragarri dago Archdaily-ren web-orrian. Bestetik, herri ekimenari buruzko hitzaldia egin zen duela gutxi Euskadiko Arkitektura Institutuan.