Lehenago artikulu honetan aipatutako BRIC eta MØDÜLL proiektu belgikarrak, berrerabilera eta formakuntza uztartzen dituzte, eta bereziki eraikuntzarekin erlazionatutako ofizio teknikoetako ikasleei zuzenduda daude. Beste proiektu batzuk berriz, arte eta arkitektura eskoletako ikasleei bideratuta daude. Jarraian, berrerabilerarekin esperimentatzeko forma antzekoa duten proiektu ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu:
- Brighton Waste House, %85ean eraikuntzako hondakinez osatutako eraikina da, University of Brighton-ren (Erresuma Batua) eremuan kokatua, ikasleek egunero erabiltzen dute. Guztira, arkitektura, diseinu eta eraikuntzako 300 ikaslek parte hartu zuten eraikuntzan, 2013 eta 2014 artean, besteak beste, Duncan Baker-Brown arkitektoaren zuzendaritzapean. Azken honek, FCRBE proiektuaren barnean garatu zen School of Re-construction zelakoan parte hartu zuen aurretik eta “The Re-Use Atlas: A Designer’s Guide Towards a Circular Economy” liburuaren egilea da.
- Rural Studio, School of Architecture, Planning and Landscape Architecture of Auburn University (Alabama, EE. UU.) unibertsitatearen sortze-gauzatze programa bat da. Helburua, ikasleak arkitektura proiektuen testuinguru sozialaren inguruan sentsibilizatzea, eta aldi berean, kolektibo zaurgarrientzako eraikinak egitea da. Mila ikasle inguruk 200 proiektu ezberdinetan parte hartu dute, tokiko material merkeei lekua eginez, horietariko asko berrerabiliak.
- RAKE erakusketa espazioa (RAKE Visningsrom), 2011ean, Trondheim, Oslo eta Bergen-ko arkitektura eskolako ikasleek eta ikasleentzat egindako tailer baten emaitza da. 2014ean, pabilioia tokiz aldatu zen, materialen berrerabilera agerian jarriz. Fatxadaren kanpoko azala osatzeko, leiho berrerabiliak erabili ziren. Proiektu honen inguruko artikulua ArchDaily web-orrian irakur daiteke.
- TYIN Tegnestue bulegoko arkitektoak, aurretik RAKE erakusketa espazioaren eraikuntza prozesuan parte hartu zutenak, ikasle askorekin lan egiteko ohitura zuten haien proiektuetan, tokiko materialak eta material berrerabiliak integratuz. Halaber, proiektuetariko asko bertako komunitateekin kolaborazio estuan garatu ziren, Asian batez ere, baina baita Europan ere. Porto Marghera proiektua adibidez, 2013an Venezian, Iuav-ko (Veneziako unibertsitatea) ikasleen laguntzarekin burutu zen. Proiektua, aurreko urteko Arkitektura Bienaleko Kanadaren pabilioitik ateratako zurarekin eraikitako egitura multzoa zen. 2013an Lista-n (Norvegia), Tecnológico de Monterrey-ko, Puebla (México) eta NTNU-ko (Norges teknisk-naturvitenskapelige universitet, Norvegia) ikasleek guztiz itzulgarria zen zurezko pabilioi (Lyset paa Lista) baten garapenean parte hartu zuten.
- Santiago Cirugeda arkitekto sevillarrak, Recetas Urbanas arkitektura bulegoaren bitartez, autoeraikuntza, autogestioa eta esperimentazioa sustatzen ditu herritarren partaidetza eta jabetze logika jarraituz. Bere gai gustokoenetako bat materialen berrerabilera da eta bere proiektuetan ikasle ugarik parte hartu dute. Honela, 2004ean, material berrerabiliak erabiliz eta Granadako unibertsitateko ikasleen laguntzarekin, Aula Abierta espazioa eraiki zen. Geroago, 2012an desmuntatua eta Sevillan berreraikia izan zen. 2016an, Madrilgo Diseinuko Goi Eskolaren handitzea inauguratu zen, ikasleen lanari esker ikasle eta irakasleentzat pentsatua. La Escuela Crece proiektua eraikitzeko erabilitako materialen %85a berrerabilia da.
- Frantzian, duela 15 urte sortutako Bellastock festibalak, urtero 1:1 eskalan egindako hiri iragankor baten sortzea proposatzen die arte eta arkitektura eskoletako ikasleei. Festibala, izen bereko arkitektura kooperatibak sortu zuen. Esperimentuak, besteak beste, materialen berrerabilerarekin lotura dute. Festibala atzerrian ere garatu zen, Madrilera iritsi zen, 2012an, 2013an eta 2014. urtean, Madstock taldearen gidaritzapean.
- Frantzian, Pôle 21 hezkuntza-proiektuaren eta ENSA (École Nationale Supérieure d’Architecture) Marseillako bere irakaskuntzaren esparruan, Marc Huygen, “La poubelle et l’architecte – Vers le réemploi des matériaux” liburuaren egilea eta 2009an abian jarri zen berrerabilerarako sare europarraren bultzatzaileetako bat, material jasangarri edo berrerabiliak erabiltzen dituzten esperimentuetan parte hartu zuen. ENSA Marseille eta UGA (Université Grenoble Alpes) Grenoble-ko, eta geroago ENSA Grenoble-ko ikasleak materialen bilketan eta autoeraikuntzan jardun ziren Barjols herrian, eta duela gutxi, Correns eta Eurre herrietan. Informazio gehiago lortzeko, Plaine page edizioek argituratutako “Pôle 21 – 2 ans de réemploi à Barjols” obra kolektiboa edo UGA-ren web-orrian ikus daitekeen artikulua kontsulta daitezke. Lehendik, 2010tik 2012ra, logika berdina jarraituz, Jean-Marc Huygen-k hainbat ikaslek lagunduta, antzinako tabako fabrika batean burutu ziren esperimentuetan parte hartu zuen, Friche la Belle de Mai (Marseilla). Honi buruzko informazio gehiago aurki daiteke web-orri honetan.
- Arkitektura eta ingeniaritzako ikasleentzat eraikuntzan berrerabileraren hastapen gisa, NA architecture (Francia) agentziak ikuskatuta, bizikletentzako aterpeen bi propotipo burutu eta aurkeztu ziren Grenoblen.
- Cyrille Hanappe (AIR Architectures eta Actes et Cités) arkitekto frantsesak, ENSA Paris-Belleville eta ENSA Bretagne eskoletan burutzen duen irakaskuntzaren barruan, ikasleak, egoera larrian dauden biztanleekin lan egitera eramaten ditu, berrerabileraz baliatuz. Besteak beste, txabola auzo batean bizi ziren biztanleentzako, sukalde kolektibo (ate eta leihoen berrerabilera), harraska eta komunitate-areto baten (zurezko mudantza-kaxa, kartel eta leihoen berrerabilera) diseinuan parte hartu zuten.
- Berrerabilerarekin zerikusia duten esperimentuak burutzen dituen Atelier Na (Francia) bulegoak, udako eskola, mintegi edo partaidetza-obretan parte hartu zuten, eta Estrasburgo-ko (Francia) Institut National des Sciences Appliquées (INSA) eskolako ikasleekin batera, material berrerabiliekin eraikitako bi modulu gauzatu zituzten.
- Raumlaborberlin (Alemania) arkitekto kolektiboak, hondakin kontsideratzen diren materialekin egindako partaidetza proiektuetan espezializatua, 2011an, Officina Roma eraikitzeko tailer bat antolatu zuten. Villa iragankor honen eraikuntzan Italia osoko ikasleek parte hartu zuten, eta besteak beste, botila, auto-ate eta gasolina bidoiez osatuta dago. Proiektua, MAXXI (Museo nazionale delle arti del XXI secolo) museoak proposatuta “Re-Cycle: Strategies for Architecture, City and Planet” erakusketaren esparruan egin zen 2012an Erroman. 2018an, Berlinen, kolektiboak hainbat ikaslerekin batera Floating University eraiki zuen, gaur egun elkarte den, ikasketa eta ikerketa gunea. Officina Roma-ren inguruan, artikulu hau ikus daiteke Designboom web-orrian. Floating University proiektuari buruz, ArchDaily atariko beste artikulu hau.
- 2019an Heilbronn (Alemania) hirian egindako German National Garden Show (BUGA) ekimenaren esparruan, Karlsruher Institut für Technologie (KIT) zentruko ikasleek irakasleekin batera Mehr.WERT.Garten (Added.VALUE.Garden) eta Mehr.WERT.Pavilion lorategi eta pabilioiaren sorkuntzan parte hartu zuten. Pabilioia eta honen ingurunea material berrerabiliz eta birziklatuz osatuta daude nagusiki, egitura osatzen zuen metal berrerabilia edo fatxada inguratzailea eraikitzeko beira adibidez.
- 2022an Aalborg (Dinamarka) hirian, bosgarren International Conference on Structures and Architecture konferentziaren barruan burututako Ephemeral Permanence 1:1 tailerrak, unibertsitate ezberdinetako ikasleei eraikuntza zirkularrarekin esperimentatzea ahalbidetu zien. Experimentu honen osagaiak, materialen berrerabilera (zutabe metalikoak, zurezko habeak eta panelak, hormigoi blokeak, adreiluak, teilak) eta guztiz desmuntagarria zen pabilioi txiki baten diseinua (muntaiareko baraila metalikoen eta soka elastikoen erabilera) izan ziren. Proiektuaren ikuskatzaileak ere hainbat unibertsitatetik etorriak ziren (Aalborg University, ETH Zürich eta University of Antwerp). Hona hemen gai honen inguruan ArchDaily argitaratutako artikulua.
- Azkenik, ZHAW (Zurich-eko Fachhochschule Winterthur hirian, Suiza) eskolako ikasleeen Baubüro in situ arkitektoen lanetan izandako partaidetza gogoratu nahi dugu.