Belgikan Eraikuntza materialen berrerabilerari buruzko Opalis webguneak, Rotor-ek bultzatutako ekimenak, jardun eremua Europa iparraldearantz zabaldu du FCRBE proiektuari esker. Berrerabileraren alorrean honezkero existitzen diren jardunbideak identifikatzeko zegoen beharra ikusita, web-orri honen lehenengo funtzioa Frantzia, Belgika eta Herbehereetako 300 hornitzaile baino gehiago biltzen dituen inbentario bat osatzea da (Erresuma Batuari zuzendutako Opalis web-orrialdearen bertsioa ere existitzen da). Hornitzaile ezberdinei buruzko informazioek, hauen espezialitateei eta saltzen diren material motari buruzko ideia orokor bat garatzen laguntzen dute. Honetaz gain, eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa ere ematen du, dekonstrukzioa, garraioa, kontzepzioa edo kontzepzioarako laguntza besteak beste. Materialei ematen zaizkien tratamendu eta eraldaketa prozesuei buruzko informazioa ere eskaintzen da, hala nola, garbiketa, konponketa, tratamendu ezberdinak edo berdimentsionamendua.
Gainera web-orriak, horrelako proiektuak eraikitzea posible dela erakusteko, elementu berrerabiliak integratzen dituzten proiektuen zerrenda aurkezten du. Halaber, mota ezberdinetako materialei buruzko dokumentazioa eta informazioa eskaintzen du: informazio historiko eta kulturala, material mota bakoitzeko eredu ezberdinak, tratamendu orokorrak, prezioak, materialen zehaztapen teknikoei buruzko informazioa, batzuetan baldintza-agirien atalez lagunduta.
Jarraian Opalisen antzekoak diren beste dibulgazio proiektu batzuen estekak:
- Belgikan, la plateforme des acteurs pour le réemploi des matériaux de construction à Bruxelles (Bruselako eraikuntza materialen berrerabilpenerako eragileen plataformak), inbentarioa bat ez den arren, formakuntzak, berrerabilpenari buruzko tresnak eta materialen trukerako plataformen inguruko loturak eskaintzen ditu.
- Frantzian materiauxreemploi.com web-orriak, materialen berrerabilpenari buruzko baliodun informazio eskaintzen du, legediari buruzkoa batez ere. Gainera, burututako adibideak eta eragile ezberdinen inbentario edo mapa aurkezten ditu. Hauetariko gehienak erakundeak, bulego teknikoak edo obrarako laguntza eskaintzen duten bulegoak, enpresa eraikitzaileak, arkitektoak edo materialen truke eta salmentarako plataformak dira.
- SalvoWEB, Erresuma Batuan, Salvo Ltd enpresaren webgunea da. Berrerabilpena eta antzinako elementu arkitektonikoak biltzen dituen web-orrialde hau duela 30 urtetik dago martxan. Gainera online denda, iragarkientzako plataforma eta berrerabilpen materialen hornitzaileen zerrenda zabala eskaintzen ditu. Honetaz gain Salvo-k Opalis web-orria osatzen laguntzen du.
- Build Reuse, Estatu Batuetan, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, lehen BMRA (Building Materials Reuse Association), duela 20 urtetik materialen berrabilpenaren inguruan oso aktiboa da. Formakuntza jarraia eta egiaztapen programak eskaintzen ditu. American Wood Council et le Canadian Wood Council-arekin batera, berrerabilitako eta birziklatutako zurari buruzko web-orria garatu dute, eta hornitzaileen zerrenda garrantzitsua aurkezten dute.
Ezagutzen dugunaren arabera, Espainiako Estatuan zein Euskal Herrian, berrerabilpeneko eraikuntza materialak saltzen dituzten enpresak biltzen dituen inbentariorik ez da existitzen. Oso ugariak ez diren arren, existitzen direla dakigu. Adokin-ek horietariko batzuk identifikatu ditu. Berrerabilerako materialen hornitzaileei eta hauen berezitasunei buruzko inbentarioa gauzatzeak, lan zorrotza eta epe luzekoa eskatuko luke. Egun batean gure lurraldean horrelako ekimena garatuko dela espero dugu !