Veneziako azken Arkitektura Bienaleko Espainiako pabiloiak Internalities zuen izena. Pabiloiko komisarioek, Roi Salgueirok eta Manuel Bouzasek pentsatu zuten neologismo hori, externalities terminoak, kanpo-eraginak, esan nahi duenari aurre egiteko sortu zen. Termino horrek, gure ustez eraikuntzatik kanpo geratzen dena biltzen du, hala nola, sortutako hondakinak edo isuritako CO2-a, bai eta eskulanaren lekualdaketa ere. Pabilioian zenbait proiektu eredugarri aurkeztu ziren. Fluxu bakoitza ziklo jarraitu batean sartzeko eta kanpora ez ateratzeko hartu beharreko bideei buruzko hausnarketa izan zen. Bereziki, baliabide lokalak, birsortzaileak eta karbono-aztarna gutxikoak erabiliz. Deskarbonizazioa – helburu neurgarria eta jasangarritasuna baino zehatzagoa – zen oraindik ere helburu nagusia, eta hori eraikuntza-prozesuaren fase desberdinetan zehar, erauzketatik hasi eta deseraikitzeraino, fabrikaziotik, banaketatik eta instalaziotik pasatuz. Hori lortzeko, aldameneko aretoetan aurkeztu ziren bost ikerketa-ardatz hautatu ziren: material naturalak eta birsortzaileak, energia eta trantsizio energetikoa, tokiko lanbideen adimen eraikitzaileak, hondakinak eta karbonoaren ziklo oso batean zehar emisioak murriztea.
Hausnarketa hau, bere osotasunean, berrerabileraren logiken oinarriarekin bat datorren arren, hondakinen ardatza da, bereziki, gure aldeko argudio gehiago eskaintzen dizkiguna. Eraispenaren eta hondakinen produkzioan onartzen denaren kontra, gehienez deskarbonizazio baxuko birziklatze prozesu industrialekin, bi egileek egoera bikoitza aurreikusten dute: batetik, lehendik dauden hondakinen berreskuratzea, eta bestetik, hondakin berrien murriztea. Berreskuratzeari dagokionez, egileak espainiar desarrolismoaren emaitza diren eta material industrializatu ugariz osatutako, joan den mende erdialdeko eraikin ugarietan interesatu ziren. Izan ere, eraikin hauek beren bizitza baliagarriaren amaierara hurbiltzen ari dira. Madrilgo metropoli-eremua aztergai hartu zen, eta, beraz, hiri-meatzaritzarako potentzial handia zuen. Han deseraikitzeak lehentasuna izan beharko luke eraispenaren gainetik, helburu honekin: “recoger materiales para su reutilización, remanufactura y transformación”*. Egileek idazten duten moduan, batez ere, hondakin berrien kasuan: “ los edificios deben ser diseñados para su desmontaje, con sus componentes conectados de forma reversible en configuraciones temporales”*.
Lucas Muñoz eta Joan Vellvéren logika antzekoa jarraituz, dagoeneko hitz egin dugu hemen energia grisari eta karbono grisari buruz. Azken honi karbono txertatua ere esaten zaio. Beste behin aurkezpen testua aipatzen dugu:
“el carbono emitido al aire durante la producción (algo hasta ahora a menudo considerado externo) se describe como carbono ‘embebido’ (una internalidad). De manera similar, las horas de trabajo, la destreza artesanal o los eventos históricos se explican como elementos ‘embebidos’ en los productos de construcción existentes. La única manera de honrar y cuidar estas internalidades materiales es celebrando su uso, reutilización y transformación continua, y, en consecuencia, previniendo la generación de residuos y la necesidad de nueva producción.”*
Egileek ere materialak eskaintzen dituzte aukera ugariak berresten dituzte: “materiales llenos de internalidades que exceden lo cuantitativo, económico y ecológico, para integrar también valores cualitativos de tipo histórico, social y estético”.* Haientzat, arkitektura ez-erauzleak, neurri batean berrerabilpenean oinarrituak, ingurune eraikiarekin dugun harremanaren berpizkunde sortzaileari bidea irekitzen dio. Gainera, EEHen kudeaketa sakonki eguneratzea eskatzen dute, legearen ikuspegitik, pizgarri edo isun ekonomikoak txertatuz, eta honako hau azpimarratuz: “el dominio que ejerce la economía de los procesos extractivos sobre la cultura de proyecto hace que la efectividad de sus cadenas de producción bloquee la idea de siquiera considerar los materiales pre-existentes en obra como un valor”.*
Pabiloian aurkeztutako proiektuen artean, isla estudioko arkitektoen Loggia Baseliana proiektuari buruz hitz egin dizuegu, bai eta HArquitectes-eko (Habitatges socials 2104) etxebizitza sozialei buruz ere. Berrerabileraren gai hau ere Danimarkako pabilioiak aurkeztutako lanaren erdigunean zegoen, Build of Site izenpean, zeinaren komisarioa Søren Pihlmann izan zen. Garatzen ari zen obra bat zen, non eraikina eraldatu egiten zen bere baliabide material propioak berrerabiliz edo birziklatuz. Garatzen ari zen obra bat zen, non eraikina eraldatu egiten zen bere baliabide materialak berrerabiliz edo birziklatuz. In situ egindako lan honetan, materia bera eta prozesua jarduera horien potentzial ekonomikoaren, ingurumenekoaren zein estetikoaren erakusle eta arreta-gune bihurtzen dira. Gainera, esan beharra dago gai horiek hainbat aldiz jorratu zirela jada bienalaren beste edizio batzuetan, hemen aipatu genizuen bezala. Izan ere, Rebiennale elkarlaneko plataforma 2008an sortua zen, bienalak sortutako hondakin-kopuru izugarriari erantzuteko, hori desmuntatzearen, berrerabiltzearen eta autoeraikuntzaren bidez.
2008 eta krisi ekonomikoa inflexio-puntua izan zen Espainiako pabilioian beren lana aurkeztu zuten arkitekto askorentzat. Horietako batzuek beste erakusketa kolektibo batean ere aurkeztu zuten, eta nola ez, arkitekto katalanen eta balearren belaunaldi berriari eskainia zegoen: Els nous realistes (errealista berriak), 2023an Bartzelonako Dhub-en aurkeztua, non komisarioak Carme Ribas eta Joan Roig izan ziren. Krisi ekonomikoak eta ingurumenarekiko kezkek bultzatuta, belaunaldi berri horrek bere lana birplanteatu zuen. Material tradizional eta gertukoen aldeko apustua egin zuen, bai dekonstrukzioaren, berreskuratzearen eta hondakinak baliabide berri bihurtzearen alde (horretaz ikusi La Vanguardia egunkarian argitaratutako artikulu hau). 2008tik 2025era, urte guzti horietan, beraien lanaren ardatza bihurtu zen pentsamendua heldu eta indartzeko, eta espero dut, beste arkitekto askorena ere!
*Artikulu hau, neurri handi batean, 2025eko Espainiako pabilioiaren aurkezpen testu desberdinez baliatzen da, eta bereziki Roi Salgueiroren eta Manuel Bouzasen lanaz, bai eta Lucas Muñoz eta Joan Vellvé egileena ere (hondakinei buruzko ardatzari dagokionez). Aipuak hondakinei buruzko testuetatik hartuta daude (horien ingelesezko bertsioa eskuragarri dago pabiloiaren webgunean).
Els nous realistes. Arquitectura catalana i balear d’ençà la crisi del 2008 liburua, 2025ean Bartzelonako udalak, Kultura Institutuak eta Disseny Hub-ak argitaratua, izen bereko erakusketaren jarraipena da. Egileak, Carme Ribas y Joan Roig dira.